2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion Efektua

   Azken klasean Pigmalion efektuari buruz hitz egin dugu. Efektu hau ia ikasgela guztietan agertzen da. Irakasleak haien ikasleei buruz izaten dituzten aurreiritzien ondorioz, hauek jasaten dituzten ondorioak dira. Pentsaera hauek eragin larriak izan ditzakete haur hauen ikasketen etorkizunean.

   Efektu hau klaseko lehen egunetan sortutako lehen iritziekin batera datoz. Irakasleak klaseko haur bakoitzari buruzko iritziak jasotzen ditu, nahiz eta gero aurreiritzi horiek guztiz okerrak izan. Pentsaera hauek onak edo txarrak izanez gero, nahigabe, eraginak izaten ditu. Irakasleak arreta gehiago eman ohi dio, hobea usten duen ikasleari, estareako, gauzak azaltzean beti bere aldeari begira egoten edo bere ikasturtean izan behar duen aurrerapenari arreta gehiago prestatzen. Aldi berean, txarra dela usten denari ez diote behar duen arreta ematen, klasean egoten ez balitz bezala tratatzen dute eta zerbait ondo egiten duten bakoitzean, ez dute lorpen hori kontuan hartzen.

   Ikasle hau txikia bada eta eskola hasten denetik haien irakasleak berari buruzko aurreiritzi negatiboak  bera ezagutu barik izaten baditu, haurra baldintzatuta egongo da, bai ikasketetan, bai bizitza pertsonalean, guztiek ikusten dutelako ikasteko balio ez duen pertsona dela ,beraz bere inguruko jendea horrela ikusten amaituko du, berak bere autoestimua galtzen amaituko du, eta lehen egiten ez zituen akatsak  azkenean egingo ditu, orain bere buruan ez duelako sinesten.

   Irakasleek ohitura hau aldatu beharko lukete, lehenik, irakasle baten helburua, ikasturtea amaitzean bere ikasle guztiak lortu behar dituzten ezagutza guztiak  lortzea delako, guztiekin inplikatuta egonez, eta ez, bereizketa eginez onak direnei laguntza gehiago emanez txarrak direnei baino. Bigarrenik, irakasleek ikasleak ezagutu bezain laster ez lukete etiketarik jarri behar, gero umeak arrastaka eramaten amaitzen dutelako eta ondorio txarrak izan lezaketelako lagunen artean, klasean baztertu ahal diotelako "tontoa" izateagatik, etxean seme-alabaz harro ez egoten, bizitza pertsonalan ezertarako balio ez duela sentitzen, eta noski, ikasketetan espero es ziren emaitzak ateratzen.




1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Sakontasun handiagoz aztertu behar zenuke.

    Aldi berean, txarra dela usten denari ez diote behar duen arreta ematen, klasean egoten ez balitz bezala tratatzen dute eta zerbait ondo egiten duten bakoitzean, ez dute lorpen hori kontuan hartzen diozu; baina baliteke irakasle askok "ikasle txarrari" gehiago lagundu nahi izatea ere, gehiago saiatzea besteen neurrira iristeko edota antzerako emaitzak lortzeko. Horrek ez luke baldintzatuko?

    , irakasle baten helburua, ikasturtea amaitzean bere ikasle guztiak lortu behar dituzten ezagutza guztiak lortzea delako diozu; eta hori nolako irakaslea litateke, ona? txarra? erdipurdikoa? hezkuntzarekin konprometitua ala nolakoa?

    ErantzunEzabatu