Taldea aukeratu duen gaia bullying izan da. Bullying fisiko zein psikiko izan daiteke. Hasieran autoritateari buruz egitea pentsatu genuen, baina gai hau hainbeste talde hartu dutenez, azkenean erabaki dugu gaia aldatzea, interesgarriagoa iruditu zaigulako eta erlazioa daukalako irakasle autoritatearekin. Irakaslea bullying-eko edozein kasu baten aurrean inposatu behar delako. Gai hau ez da bakarrik garrantzitsua eskolan tratatzea, diskriminazio hau gehienetan klasean du jatorria, baina gero beraien bizitzako hainbeste gunetara zabaltzen da. Gaur egun, eskola guztietan ikusi daitekeen arazoa da bullying eta honi aurre egitea zaila izaten da. horregatik uste dugu gai hau era sakonagoan tratatu behar dugula, barruan hainbat egoeragatik ikaskideak klasean diskriminazioa jasan dezakete.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina