politika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
politika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

LOMCEri argi berdea

   Aste honetan atera zen berri batez hitz egingo dut gaur. Berri hau LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa)  hezkuntza erreformari buruz da. Pasaden egunean (2013/11/21) senatuan onartu egin zen erreforma berri hau. PP-ak gehiengoa lortu zuen bozkaketan, 136 boto alderekin, 81 kontran eta UPN-ren  3 abstentzioarekin. Hau eta gero pertsona batzuk oihuka asi ziren "fuera, fuera" esanez, proiektuari kritika eginez.

   Honekin, PP-ren proiektua azaroaren 28an berriro kongresura bueltako da eta han onartu egingo da. Proiektu honetan 900 zuzenketa inguru egin dira talde politiko gustiekin. PP-ak 25 propioak hartu ditu eta hamarren bat beste taldeena.

   Honen inguruan PP-ak eta beste talde politikoek egin dituzten proposamenak hezkuntza hobetzeko asko dira baina kaleko jende gehiena LOMCEren kontran dago. Zergatik? Arrazoi eta itritzi asko daude.

  • Hezkuntzaren pribatizazioa: Pasatuko da hezkuntza eskubide bat izatetik, zerbitzu bat izatera. Hau da bakarrik derrigorrezko hezkuntza doahinik izango da. Bai batxillergoa, Teknikari graduak, haur hezkuntza eta unibertsitatea dohainik izango dela ez du ziurtatzen.
  • Hezkuntza lehiakorra: Ikastetxeei diru laguntzak emango zaizkie emaitzen arabera.
  • Hezkuntza azterketak gainditzeko: Ikasiko da errebalidak gainditzeko.
  • Eskola segregatua indatsuagoa: Hezkuntza segregatua ematen dituen eskolak diru laguntzei hautatu dezakete.
  • Erlijioa klaseetan: Notetan balioa edukiko du.
  • Klaseko ratioak handitzen dira, ordutegia handitzen da eta soldatak jaisten dira.

   Guzti hau ikusita eta krisiaren ondoren egindako murrizketekin, hurrengo hauteskundeak eta gero zer gertatuko da? LOMCE legea jarraituko du edo berriro altaketa egingo da? Horrela jarraitzekotan irakasleek gero eta ume gehiago edukiko ditugu kalseetan eta soldata gehiago murriztuko da?
Inork ez daki etorkizunean zer gertatuko den, jakiteko bakarrik itxaron beharko dugu baina gure eskubideak defendatzen.

   Informazio gehiago nahi izatekotan, blog honetan aurki dezakezue edo web orri honetan.



Politika irakaskuntzan?

Aurreko egunean, zalantzazko berri bat ikusi nuen interneten. Honetan jartzen zuenez, D ereduko irakasleen %5 kondena agiritegia daukatela eta %25 batasunarekin erlazioa eduki dutela. Irakurri daitekeenez, adierazpen askatasuna arriskutsua da, ezker abertzaleen hezkuntza ereduarentzako. Gainera, esaten duenez, gure hezkuntzaren porrota Finlandiarekin alderatuta, datu hauetan datza. Sarrera honetan ez da hitz egingo datu hauek errealak edo ez diren, baizik eta zergatik duten axola irakasleen ideia politikoak klasea ematean.

Irakasle batek, klasean sartzen denean eta ikasleak bere aurrean dituenean, bere idei guztiak kanpoan geratu behar dira. Egia da, ez dela zeregin erraz bat, baina horrela izan behar lirateke. Ikasleak bere idei politikoak, beraien kabuz ezagutu behar dituzte, gehienez objetiboki hitz egin ahal zaie politikari buruz, bakoitzak bere bidea zein den jakiteko, hain korapilatsua den mundu honetan.

Esan beharra dago, hezkuntza ez dela bakarrik klasean ematen dena, baizik ingurugiroa edota etxean esaten dena, eragin handia dauka ume baten politikaren ideiarekin. Honegatik, laguntza beharko du bere ideiak zeintzuk diren aurkitzeko. Haurrak ezin dira hezitu txikitatik ideia politikoetan, politika bakoitzak bere idei finkoa edukitzeko balio du, ez besteak esaten dutena, horregatik lagundu behar zaie, gaur egun politikaren ideiak gero eta garrantzia gehiago hartzen ari direlako.


Lehen esan dudan bezala, irakasleek idei pertsonal guztiak alde batean utzi behar dituzte. Objetiboki irakatsi behar da, datuak emanez, ez bakoitzak daukan ideiekin. Ez du garrantziarik eduki behar ezkerrekoa, eskumakoa edo erdikoa zaren, klasea ematerakoan kultura, baloreak, irakasgaiak...daude lehenengo.

Laburbilduz, irakasle bat edozein idei politikoekin klasea emateagatik, ezin du zerikusirik eduki gure hezkuntzako porrotarekin. D eredukoak baliteke idei politiko batzuk edukitzea, baina A eredukoek seguruenik beste idei politiko batzuk eduki dituzte, honegatik ez da hezkuntza txarragoa edo hobeagoa izan behar, beti bedina baizik.


Hemen ikusi daiteke berri hau.