2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasleari Elkarrizketa: Joseba

Pasaden ostiralean berbatan egon nintzen nire Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza-ko irakaslearekin, Joseba. Franciscanas de Montpellier irakaslea da, zuzendaritza taldean dago sartuta (iksketa burua) eta estatuan dauden beste Montepllier ikastetxeak erlazioetan jartzen ditu eta zenbait ebentu egiten ditu.  Duela denbora gutxi ikusi nuen, eta berarekin egon nintzen; baina ez zen izan klasea ematen zidanean bezala. Kasu honetan ikastetxe ondoan dagoen tabernan egon ginen berbetan. Hori bai arraroa niretzat! Irakasle batekin berban egotea zerbait hartzen taberna batean. 

Egia da arraroa egin zitzaidala egoera horretan egotea, ez zen klaseko egoera bera, ez zuen zer ikusirik. Baina oso gustora egon nintzen berarekin. Aurreko astean pasa nintzen ikastetxetik beragatik galdetzen eta topa nuenean azaldu egin nion nire egoera; unibertsitateko lan baterako behar nuen elkarrizketa bat, eta ohiko irakasle batekin izan behar zen. Bera bi aldiz pentsatu gabe baietz esan nuen. Ondo ezagutzen nuen eta banekiekin nik inolako arazorik gabe laguntzeko prest egongo zela, eta halan izan zen.

Pixka bat hitz eginda eta izotza apurtu eta gero galdetegiarekin hasi nintzen, beldur nintzen galdetegia motzegia izateaz edo galderaren bat ez erantzuteko prest egotea; denbora ez zen arazoa izan berehala pasa ze denbora, ordu bete baino gehiago egon ginen berbatan eta nire galderak erantzuten. galdera bat egiten nion eta asko azaltzen zuen eta adibideak eta guztiz, oso ondo. Eta galderaren bat beldur nintzen esatebaterako soldata eta alako galderak, baina ez zuen inolako arazorik izan. 

Galdetegia bukatu genuenean nahiko pozik geratu nintzen egindako lanarekin, eta gure gauzetaz berbatan geratu ginen. Galdetu egin zidan zertarako zen lan hau eta zer ikasten nengoen, nik erntzun nion magisteritza ikasten nenbilela eta jakin behar genuela gure irakasle baten ikuspuntua gauza batzuei buruz. Oso interesgarria iruditu zitzaion lana eta egindako galderak, eta amaitzear geudenean, agurtzen konkretuki esan zidan dena ondo bukatuz gero (magisteritza) berarengana joateko niretzako leku bat eukiko dutela ikastetxe horretan. Eta beste zerbait behar izanez gero bera laguntzeko prest egongo dela. 

Oso egoera esberdina da aintzineko irakasle batekin beste egoera batean egotea; hau da era erlaxatu batean eta lagun moduan. 



PD: Eskerrikasko Joseba!


1 iruzkin:

  1. Benetan ona! Ez ahaztu esandakoa; eta bitartean ahalik eta gehien ikasi.
    Pozten nau.
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu