2013(e)ko irailaren 29(a), igandea

Gazteen Hezkuntza

 

Metroan nihoala atzo, ikusi nuen nola haurdun zegoen emakume bat altzatuta zihoala ez zegoelako eserleku librerik. Baina alboan zegoen gazte bat ez zen ezta altzatzen beraren eserlekua uzteko. Egia da hau lotsagtik edo gertatu daitekeela, baina hauek alde batera utzi behar lirateke kasu honen aurrean.

Orduan izan zen pentsatzen hasi nintzenean, holako gauzak non ikasten dira? Irakasleak gara (edo izango gara) hau irakatsi behar dugunak, etxean izan behar da edo bakoitzak bere bizitzean era informalean ikasten ditugu.

Ez nintzen gai izan erantzun simple bat emateko. Nire ustez modalak erakustea garrantzitsuagoa da adibidez, historia erakustea baino, baina egia da gazteak, ikusten ikasi egingo dutela. Beraientzako pertsona bakoitza, jarraitzeko adibide bat da. Niri ez zidan inork esan hori ondo zegoela edo egin behar zela baina badakit horrela dela.

Helduagoa den pertsona batek ez badu egiten zergatik egin beharko dute beraiek, inork ez badie irakasten zer dagoen ondo eta zer txarto. Puntu honetan da irakasleak eta gurasoak sarten direnean. Irakatsi behar zaie pertsona hobeagoak izatera. Azkenean, irakasgaiak edo notak aparte utzita, horretarako gaude.

Badakit horrela esanda erraza iruditzen duela, beraiei hobeagoak izateko irakastea, baina zaila egingo da gure gizartean hori egitea, gainera jartzen diguten trabekin (adibidez,LOMCE legedi berriarekin, lehiakortasuna sustatzen duena edo telebista piztean agertzen dira hainbat adibide). Gaur egun, pertsona bakoitza bere baitan pentsatzen du, horregatik gazteek honetan ez jauztea lortu behar dugu, beraiek gure gizartearen etorkizuna direlako.

Orain dator bakoitzak bere buruari egiten diogun galdera: Zer egin dezaket? Garrantzitsuena beraientzako adibide bat izatea da. Guk izan behar gara pertsona hobeagoak, hau irakasteko. Etxean edo eskolan ikusten badute, saiatuko dira kalean egiten. Bukatzeko, esan behar dut lehen esan dudan galdera ez zela horrela izan behar, baizik eta, Zertan aldatu behar dut?


2013(e)ko irailaren 26(a), osteguna

Lehen eta gaur egungo hezkuntza sistemak

Pasaden asteazkenean klaseko taldeek gai batzuk landu genituen legeei buruz. Gure taldeari LOE/LOMCE legeak aztzea tokatu zitzaizkigun eta klasean beste taldekide batzuen aurrean azalpen batzuk egin ondoren hauek izan dira puntu nabarmenak gure talderako. 

Exposaketak nahiko ondo egon ziren, talde txikiak, denbora nahikoa besteei azaltzeko … eta garrantzitsuena, konturatu gabe informazio asko bereganatu genuen lehengo eta gaurko legediari buruz. 

Borobilduz, Juernes taldearen partetik oso esperientzia ona izan zen. 

Baina galdera bat geratu zigun taldekide guztien buruan, lege erreforma honekin hobera joko du hezkuntza edo ez? Sakonago aztertzeko gai oso polita dela uste dugu. 

Behean txertatuta daukazue gaur egungo dagoen hezkuntza sistema. 


2013(e)ko irailaren 22(a), igandea

Finlandiako hezkuntza

Bideo hau aukeratu dut, Finlandian Espainiarekin konparatuta oso aurreratuak daudelako bai gobernuak bai hezkuntzan eta bai irakaskuntzan. Interesagarria iruditu zait hainbat gauzagatik:

Alde batetik azaltzen nola eskola publikoak hobeagoak izan daitezkela eskola pribatuak baino, baina horretarako gobernuak bere aldetik jarri behar du.

Horrez gain azaltzen du Finlandiak hezkuntza diohanik dela haur hezkuntzatik unibertsidaderaino, ez dela ezta jantokia ordaindu behar ezta eskolako materiala ere. Hemen ikusten da nola gure gobernuak engainatzen gaituen beraien gezurrekin. Gaur egun konbratzen gaituzte ikasketa guztiekin, gainera urtero gehiago. Gure hezkuntza hobetu baino larriagotzen dute. Hezkuntza guztion eskubide bat da, baina horretarako bideoan agertzen den irakaslea esaten duen bezala, guztiok jarri behar sugu gure partetik hezkuntza hobetzeko.

Heziketa sistemaren paradigma

Bideo hau aukeratu dut egun oinarritzen garen hezkuntza hobetzeko aldatu beharreko punturen batzuk azaltzen direlako. Horrez aparte, hezkuntza historian zehar eta irakaskuntza oker baten arazoak puntuz-puntu azaltzen dira.
   
Egungo irakaskuntza metodologia ez da pentsatzen zen bezain eragingarria. Metodo oker honen gako bat umeak klasean banatzea izan daiteke. Ikasleak haien urteren arabera taldeetan banatuta daude, eta ez bakoitzak irakasgai batzuetan  izan daitekeen trebetasunaren arabera. Beste gako bat klasean taldeetan gutxi lantzea da. Metodo hau erabiliko balitz, ikasleak besteekin elkar lan egiten ikasiko lukete, geihago erlazionatuko lirateke eta ideia berriak ezagutuko lituzkete.


2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Kirolaren onurak hezkuntzarako


Web orri hau interesgarria iruditu zait zeren eta nire ustez kirola eta hezkuntza batera joaten dira, hau da, kirolak gauza asko irakatsi ahal digu eta gainera osasuntsu mantenduko gaitu.

Kirolaria, ariketa fisikoaren bitartez beste pertsona batzuekin erlazionatzen ikasiko du, lotsa galduko du eta nire ustez oso garrantzitsua den gauza bat irakatsiko dio, kooperazioa, honen bidez, bi edo gehiagoren artean bata bestearen laguntzarekin nahi duen akzioa burutu ahal izango du. Adibide bat izan ahal da saskibaloia edo beste edozein talde kirol bat, zeren eta guztion artean kooperazio baten bitartez saskiratzea lortuko da.

Ikus dezakegunez, kirolak onura handiak eman ahal dizkigu eta  kirolariak errespontsabilitate batzuk hartu behar ditu, bai bera bakarrik ariketak burutzeko bai talde batean lan egiteko.


Diez beneficios de la actividad fĂ­sica infantil

Hezkuntzaren Antolaketa


Horrela dago antolatuta hezkuntza: 



(Frogatzen gaude ea gauzak egiten dakigun).