2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Aukeratutako gaia: Bullying.


   Taldea aukeratu duen gaia bullying izan da. Bullying fisiko zein psikiko izan daiteke. Hasieran autoritateari buruz egitea pentsatu genuen, baina gai hau hainbeste talde hartu dutenez, azkenean erabaki dugu gaia aldatzea, interesgarriagoa iruditu zaigulako eta erlazioa daukalako irakasle autoritatearekin. Irakaslea bullying-eko edozein kasu baten aurrean inposatu behar delako. Gai hau ez da bakarrik garrantzitsua eskolan tratatzea, diskriminazio hau gehienetan klasean du jatorria, baina gero beraien bizitzako hainbeste gunetara zabaltzen da. Gaur egun, eskola guztietan ikusi daitekeen arazoa da bullying eta honi aurre egitea zaila izaten da.  horregatik uste dugu gai hau era sakonagoan tratatu behar dugula, barruan hainbat egoeragatik ikaskideak klasean diskriminazioa jasan dezakete.

2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena

2013(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

Irakasle elkarrizketa: (Talde sarrera)

Taldean amankomunean ideaiak jarri eta gero eztabaida txiki batzuk eduki ditugu. Hauek sortu dira bakoitzaren elkarrizketetan ateratako ideiengatik eta bakoitzak bere "irakaslearengandik" jasotako aholkuengandikuek.


Irakasle guztiek aholku moduan esan digute pasientzia handia eduki behar dela, hori esinbestekoa da irakasteko. Baina ez bakarrik hori irakasteko nahia eta desio handia eduki behar da ere. Laburbilduz gogo handiarekin joan behar da egunero lanera eta beti ikasleak laguntzeko prest. Horiek dira irakasle baten izan behar dituen gauzarik garrantzitsuenak; baina ez bakarrik horiek, beste batzuk ere bai. 

Ikasleak beraiek bakarrik eginez gauzak eta huts eginez eta berriz ber-eginez askoz hobeto menperatzen dituztela gauzak esan digute. Baina ez bakarrik hori, gauza horietarako garrantzitsua da haien ingurua ezagutzea. Haien inguruan gertatzen dena garrantzia izaten du eskolan ume gehienengan.

Irakasteko esperientziaz baliatuz egin behar da, hau da iraganean sortutako arazoei erreparatu eta ikertu berriz ez egiteko eta horrela klasera hobera joan dadin. Beti saiatu behar gara onera aldatzen.

Edozein momentuan sortutako arazoak ebazteko edo konpontzeko gai izan behar da; bai klasean sortutakoak, bai patio orduetan, zeren eta irakasle batek ez dago soilik klasetan, beste gunetan ere bai. 

Ikasleak entzun behar ditu, beraien keskak eta arazoak konpontzeko edo gutxienez saihatzeko, eta lehen esan dugun moduan beraien ingurua ezagutu eta ahal duen neurrian kontrolatu, horrek eragina handia izan ez dezan ikasteko orduan.

Duen klasera moldatzen jakitea, oso garrantzitsua da ere, klase guztiak ez dira berdinak eta jakina dugu guztiok klase batzuk besteak baino berritzuagoak direla, edo mugituagoak, edo "txarragoak". Horrexegatik moldatzen jakin behar dugu gure egoera; klase bat ona bada dinamikoagoa egin dezakezu, baina berritzuagoak edo alakorik badira, zerioago hartu beharko duzu klasea, garrantzitsua da beti klasea menperatuta eukitzea eta ez klaseak zu menperatzea.

Irakasten duen gaia menperatuta izatea, sortu ahal diren zalantzak edo kezkak gai horri buruz inolako arazorik gabe ebazteko. Klaseak dinamikoak egiten jakitea, horrela ikasleak gustura badaude arreta gehiago jarriko dute eta gainera era dinamikoan eta ludikoan gehiago ikasten dute eta hobeto menperatzen eta finatzen dituzte gauzak. 

Gurasoekin eta ikasleekin harremanak estutzea garrantzitsua da; irakasle batek ez du bakarrik irakasten, hezitzen du gurazoak hezitzen duten aldi berean. Horregatik harreman on bat eukitzea beraiekin esinbestekoa da ikaslea ondo hezitzeko eta ikasteko.

Hau guztia berba egin eta gero eta tratatutako gaiak amankomunean jarri eta gero akordio batera iritzi gara, irakaslea izatea ez da erraza, gauza askoren baldintzapean zaude irakasle eta hezitzaile ona izateko, eta zaiatu behar zara gauza guzti horiek kontrolpean eukitzen; zenbat eta gehiago kontrolatu gero eta askoz hobeto joango zaizu. Gainera umeak gustoko eukitzea ezinbestekoa da.

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasleari Elkarrizketa: Joseba

Pasaden ostiralean berbatan egon nintzen nire Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza-ko irakaslearekin, Joseba. Franciscanas de Montpellier irakaslea da, zuzendaritza taldean dago sartuta (iksketa burua) eta estatuan dauden beste Montepllier ikastetxeak erlazioetan jartzen ditu eta zenbait ebentu egiten ditu.  Duela denbora gutxi ikusi nuen, eta berarekin egon nintzen; baina ez zen izan klasea ematen zidanean bezala. Kasu honetan ikastetxe ondoan dagoen tabernan egon ginen berbetan. Hori bai arraroa niretzat! Irakasle batekin berban egotea zerbait hartzen taberna batean. 

Egia da arraroa egin zitzaidala egoera horretan egotea, ez zen klaseko egoera bera, ez zuen zer ikusirik. Baina oso gustora egon nintzen berarekin. Aurreko astean pasa nintzen ikastetxetik beragatik galdetzen eta topa nuenean azaldu egin nion nire egoera; unibertsitateko lan baterako behar nuen elkarrizketa bat, eta ohiko irakasle batekin izan behar zen. Bera bi aldiz pentsatu gabe baietz esan nuen. Ondo ezagutzen nuen eta banekiekin nik inolako arazorik gabe laguntzeko prest egongo zela, eta halan izan zen.

Pixka bat hitz eginda eta izotza apurtu eta gero galdetegiarekin hasi nintzen, beldur nintzen galdetegia motzegia izateaz edo galderaren bat ez erantzuteko prest egotea; denbora ez zen arazoa izan berehala pasa ze denbora, ordu bete baino gehiago egon ginen berbatan eta nire galderak erantzuten. galdera bat egiten nion eta asko azaltzen zuen eta adibideak eta guztiz, oso ondo. Eta galderaren bat beldur nintzen esatebaterako soldata eta alako galderak, baina ez zuen inolako arazorik izan. 

Galdetegia bukatu genuenean nahiko pozik geratu nintzen egindako lanarekin, eta gure gauzetaz berbatan geratu ginen. Galdetu egin zidan zertarako zen lan hau eta zer ikasten nengoen, nik erntzun nion magisteritza ikasten nenbilela eta jakin behar genuela gure irakasle baten ikuspuntua gauza batzuei buruz. Oso interesgarria iruditu zitzaion lana eta egindako galderak, eta amaitzear geudenean, agurtzen konkretuki esan zidan dena ondo bukatuz gero (magisteritza) berarengana joateko niretzako leku bat eukiko dutela ikastetxe horretan. Eta beste zerbait behar izanez gero bera laguntzeko prest egongo dela. 

Oso egoera esberdina da aintzineko irakasle batekin beste egoera batean egotea; hau da era erlaxatu batean eta lagun moduan. 



PD: Eskerrikasko Joseba!


Irakaslearekin Elkarrizketa

Orain dela bi aste gure irakasle miresgarri batekin elkarrizketa bat izatea agindu ziguten. Elkarrizketa hau ordu batekoa eta gure D.B.H edo L.H-ko irakasle batekin izan behar zuen. Hasieran nire goi zikloko irakasle bati galdetu nion, vaina konturatu nintzen elkarrizketa derrigorrezko irakaskuntzarekin erlazionatutako irakasle batekin izan behar zuela, horregaitik nire lehenengo ikastolara bueltatu behar izan nuen. Orain dela 7urte ez nituela nire antzinako irakasleak ikusten, gehienak  ikastolatik kanpo zeunden, baina idazkaritzatik pasatzean nire irakasle batekin topo egin nuen eta honi azaldu nion nire arazoa. Honek, laguntzeko prest zegoela esan zidan eta hurrengo egunean bere ordu librean geratu ginen elkarrizketa egiteko.

Gauean nire galderak prestatu nituen eta hurrengo egunean prest nengoen elkarrizketarako. Ikastolara heltzean irakasleen gelara joan nintzen irakaslearekin hitz egiteko eta honek beraren gela batera eraman zidan. Orduan grabaketa jarri nuen eta hasi ginen hitz egiten.

Ordu bat egon ginen berari buruz hitz egiten, niri buruz ere hitz egin genuen nire bizitzaz ez zuelako ezer jakiten aspaldiko partez. Elkarrizketa oso ondo joan zen, bukatzerakoan esan zidan oso gustura egon zela eta zerbait gehiago nahi banuen lanerako. Eskertu eta gero ikusi ez nituen veste irakaslei agurtu nuen eta beraien galderei erantzun bebai.

Nire elkarrizketarekin gauza asko etorri zitzaizkidan burura. Egia da orain lehen baino buru gehiago daukadala eta irakasle baten moduan pentsatzen dudala. Orduan txikitan egiten nituen gauza askotan pentsatzen dut eta beraren klaseetan gertatzen zitzaizkion gauza berak dira, beraren ikasleak egiten zutenak eta egiten dituztenak. Orduan, pentsatu nuen nik ere orain gauza horiei aurre egin beharko nuela eta pazientzia asko behar izango nuela ere, nik bezalako ikasle asko banituen. Irakaslearen esperientziak, nik edukiko ditudanak bezalakoak izango dira eta beraren joera gertaera horiekin ondo etorriko zait jakiteko zer egin behar dudan.

Lan hau oso ondo etorri zait irakasle paper batean nire burua jartzeko. Eduki ahal ditudan arazoak nola konpontzeko lagundi dit. Gainera, irakasle izateko gogoak gehitu zaizkit beraren gogoetekin. Egia da, batzuetan zaila izan daitekeela eta profesioz aldatzeko gogoak eman ahal dituela baina beti bere saria dauka.

Elkarrizketa Irakaslearekin

  Duela bi aste Irakaskuntza Funtzioan lan berri batekin hasi genuen. Lan hau bizitzan zehar, ikastolan hasi ginenetik izandako irakasle batekin elkarrizketa bat izatea izan zen. Lana azaltzen amaitu bezain laster, pasaden bi urteetan izandako bi irakasle bururatu zitzaizkidan, bere lana gustoko dutela ikusten zaielako, haien ikasleen aurrerapenean inplikatzen direlako, nahiko argiak direlako, eta lan hau egiten lagunduko zidatela nekielako.

   Lana azaldutako aste berean, ostiralean beran, Somorrostroko ikastetxera , DBH eta Btatxilergoa kurtsatu nuen ikastetxera, hurbildu nintzen. Sartu bezain laster, irakasle gelara abiatu nintzen, eta han zeuden biak. Atera ziren, eta hitz egiten hasi ginen, pasaden urtean kurtsoa amaitu nuenetik orain arte, nola joaten zitzaidan guztiaz, hitz egiten hasi ginen etapa berri honetaz, unibertsitateaz, eta gustoko izaten banuen hau guztia. Aldi bat hitz egiten igaro eta gero, lan berria azaldu nien, eta bietako bat, Amaia deitzen dena, gustura aurkeztu zen elkarrizketa berarekin izateko. Hurrengo ostiralean ikastetxean egiteko elkar geratu ginen.

  Aste bat pasa eta gero, ikastetxera berriz abiatu nintzen. Klase bat amaitzean hortik atera, eta segidan nirekin hasi zen. Utsik zegoen gela batera joan  ginen, mobila grabatzen hasi eta orriak prestatuak izanda  elkarrizketa egiten hasi genuen. Hainbat gaietaz hitz egin genuen, txikitatik zer izan nahi zuenetik, bere ogibidetik  zer zuen gehien eta gutxien gustuko, gaurko ikasleak nolakoak diren, duela urte batzuk zeudenekin konparatuz, eta hezkuntza hobetzeko zer aldatu beharko zenera arte. Elkarrizketa nahiko ondo egon zen, berak irakalse bezala hasi zenetik hainbat esperientzia, bai positibo, bai negatiboak kontatu zizkidan, eta ordu eta gutxi iraundu egin zuen. Gainera, bere telefonoa eman zidan zerbait gehiago noizbait behar banuen zalantzarik gabe deitzeko.

Elkarrizketa honi esker, irakasle honen beste aldea hobeago ezagutu egin dut, bere ikuspegia eguneko hezkuntzari buruz gustiz ulertu dut eta partekatzen dut, irakasle on bat izateko hainbat ezaugarri izan behar direla kontuan hartu dut, eta azkenik, elkarrizketan agertzen diren beste hainbat gauza interesgarri atera izan  ditut.


2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

Irakaslearekin elkarrizketa



Orain dela aste pare batzuk, IF-ko irakaslea eduki dugun irakasle bati elkarrizketa bat egitea agindu zigun. Irakasle hau, irakasle miresgarri bat izan behar zen, hau da, eduki dugun irakaslerik  hoberena izan behar zen, zerbait berezia eta adibide moduan daukaguna. 

Hau esanda, lanean hasi nintzen eta burura etorri zitzaidan pertsona Jose Luis izan zen, Alonsotegi eskolako irakaslea, niretzako eduki dudan irakaslerik honena. LH-ko 4º mailako irakaslea da eta nire tutorea izan zen.  Beti adi zegoen klasean eta zalantza bat bazeneukan berak hor zegoen zu laguntzeko. Gogoratzen naiz asteburua hasten zenean esaten zuen esaldiaz: “Ondo pasau, ta gutxi gastau, eta niri pixka bat ekarri”.

Pertsona aukeratuta elkarrizketa egiteko, lanean hasi  nintzen, galdetegia eta beste gauza batzuk prestatu ondoren, egun batean eskolara joan eta bera bilatu nuen. Irakasle gelan zegoen (patio ordua zen), berari hurbildu eta egin behar nuen lana azaldu nion. Berak noski, trabarik gabe onartu zuen.  Lehenengo kontaktua eduki ondoren hurrengo egun baterako geratu ginen.

Elkarrizketa egiteko eguna zen, 11:00 puntu puntuetan eskolako atean nengoen. Gela huts batera joan ginen inor ez molestatzeko eta elkarrizketa hasi zen. Koadernoa  eta boli bat eskuan guztia apuntatzeko eta honekin batera mugikorra elkarrizketa grabatzeko.
Gauza interesgarri asko kontatu zizkidan, nola bera txikitatik irakaslea izan nahi zuen adibidez. Berak oso gustura dagoela eskolan ezan zidan, urte asko darama bertan, hamabost hain zuzen, eta batzuk zuzendaria izanda.

Niretzako galderarik interesgarriena izan zen berak izandako arazorik garrantzitsuena. Nik bere ikasturtean nengoenean izan zen bat, bi klase-kide neuzkan pixka bat arraroak zirenak (ez dakit zer zeukaten buruan baina eskolara spiderman jantzitaz etortzen ziren 12 urteekin) eta beti arazoetan zeuden, bai eskolako hesiak saltatzen kanpora ateratzeko, bai leihoetatik ateratzen spiderman egiteko…  Hauk kontrolatzea oso zaila zen eta azkenean problemak ekiditeko irakasleen ondoan egon behar zutela erabaki zuten irakasleek, horrela beti kontrolatuta egongo ziren. Beste arazo garrantzitsu bat gertatu zitzaion zuzendaria izaten. Kadaguako korridorea egiten zuten bitartean, harrietan leherketak egin behar zituzten zubiak eraikitzeko eta lan horiek eskolatik 100 metrotara egiten ziren,  askotan harriak patiora jausten.  Azkenean lanen nagusiekin eginda langileek manta bat bezala jartzen zuten eztandak egiteko eta horrela patiora harriak ez botatzeko.
Berak esan zidan irakasle izatea ez dela erraza eta pazientzia asko behar duzula. Ez da zure materia eman eta etxera joan, irakasgaiko programa bakarrik ez dugu jarraitu behar. Irakasle batek klaseko neska-mutil guztien erritmora joan behar da eta bati gehiago kostatzen bazaio arreta handiagoa eman. Horrela guztiok ikasiko dute.

Oso esperientzia ona izan dela iruditu zait zeren eta izan ditudan irakasle askok berriro ikusi egin ditut eta gainera elkarrizketa eginda irakaslea eta irakaslearen zereginari buruz ikasi egin dut.

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

Kontzeptu mapa

Hemen uzten dugu gure kontzeptu mapa. Mapa honetan 3 testuko ideia naguziak taldetan jarri ditugu.
Testuak oraindik gehiago landu behar dira baina hau laburpen txiki bat da.



2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

Ikusi eta ikasi

   Bideo honetan ikusten denez, umeak ikusten dutenetik ikasten dute. Umeentzat nagusiki etxean gurasoak , eta eskolan irakasleak haientzat eredu jarraikorrak dira. Haietaz ikasten dute aurrera nola joatera, bizitzan nola jokatzera, zerbait okertzen denean gutxika-gutxika zuzentzen joatera, eta batez ere, guk egiten ditugun jarduerak imitatzera.

    Askotan ikasleei edo seme-alabei, kasu honetan, esaten zaie zer den zuzena eta zer ez, zer egin pertsona ona izateko, lanbide ona izateko, eta zure bizitzarako kaltegarriak diren akzioak ez egiteko. Baina askotan konturatu barik, aholku horiek ematen diren bitartean ez diren egin behar akzioak haien aurrean egiten dira. Adibide argi bat da bideoan ateratzen dena, txikitatik eskoletan eta etxeetan esaten zaie erretzea ez dela osasuntsua, baina gero etxean gurasoek haien aurrean erre egiten dute, edo irakaslei ikus daitezke zigarroarekin atsedenaldietan eskuetan.

    Beraz, txikitatik  esaten zaiena ez egiteko, erreferentziatzat hartzen dituzten pertsonak ere ez dutela egiten ikusi behar dute, gero ezin zaielako exijitu ez direla gurasoek hezitu zuten umea, eta nahi dutena bakarrik egiten dutela, gurasoek, hauek txikiak zirenean ez zena egin behar haien aurrean bete izan ez zutelako, eta gurasoak bezala, gauzak ez betetzen ikas dezaketelako.


2013(e)ko urriaren 7(a), astelehena

Haurrak eta etxeko lanak

Eskolatik irten eta haurrei burutik pasatzen zaien lehenengo gauza zein da? Jolastea eta lagunekin egotea, deskantsatu nahi dute, eskolatik eta beraien eginbeharretik deskonektatu. Oso arraroa da baten bati etxeko lanak egiteagatik ematea. Horregatik gurasoek garrantzia handia eman behar diote etxeko lanei, eta ez bakarrik beharrezkoak direlako beraien hezkuntza eta formakuntzarako baizik eta beraien bizitzarako.

Zergatik eman behar diote gurasoek hainbeste garrantzia etxeko lanei? Ezinbestekoak direlako haurrarentzako, ardura, ohiturak eta disziplina hartzen laguntzen dutelako, klasean emandakoa finkatzen laguntzen dute eta gainera gurasoen eta haurren arteko harremana finkatzen dute.

Horretarako hamar kontseilu hauek jarraitzea gomendagarria izango lirateke:

1-Etxeko lanak egiteko leku egoki bat prestatu.

2-Beti garai bertsuan egin.

3-Arauak eta ordutegiak jartzen badira, betearazi egin behar dira.

4-Lanean ari denean lagundu.

5-Eredu ona eman.

6-Adi egon haurrari laguntzeko, batez ere ariketaren batean trabatzen bada.

7-Erakutsi baino gehiago, pentsatzeko tresnak eman.

8-Egindakoa berrikusi.

9-Ez eman saririk etxeko lanak egiteagatik.

10-Hitz onak erabili etxeko lanei buruz aritzeko

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion Aztertzen

Klasean Robert Roshentalen experimentua aztertu dugu. Saio honekin rosenthal efektura iritsi zen. Hau Kluge Hans ( Hans azkarra) zaldian oinarritu zen. 1891n Hans galdera guztiei erantzun zuzena ematen zuen zaldia zen. Hura oso ospetsua egin zen, baina Oskar Pfungst psikologoa gehiago jakin nahi zuen eta froga ezberdinak egin zizkion zaldiari, azkenean zaldiak erantzunak ez zekizkiela frogatu zuen, galdera egiten zuen pertsonari begietara begiratzean azkenengo honek galderaren erantzuna jakiten ez bazuen.

Hau jakinda Robert Roshental eskola bateko klase batean bi talde egin zituen. Lehenengo taldearen irakasleari esan zion beraren ikasleak ez zirela oso azkarrak eta bigarrenari ikasleak oso aurreratuak zeudela beraien adinarako. Ikasturtea eta gero ikusi zen nola bigarren taldea askoz gehiago ikasi zuela lehenengoa baino.

Experimentu honekin ikusi zen nola irakasleak dauzkaten aurreiritziak ikasleen errendimenduan  efektua daukatela. Hau arazo asko sortu ditzake.

Haur baten aurreiritzia izaten bada, haur honek baldintzatuta egongo da bere ikasketetan eta bai bere bizitza personalean. Horrela beraren akatsak, nahigabe nabariagoak egingo dira motibazio falta edukiko duelako eta irakaslea beraren funtzioan huts egingo du.

Hau ez gertatzeko, irakasleak objetiboki hartu behar dituzte klase guztiak eta ikasle guztiak. Honetarako ikasleak ezagutu behar lirateke, beraien puntu gogorrak non dauden ikusteko. Horregatik klaseak beste modu batez planteatu behar dira, hau da, galdera gehiago egin eta jendea gehiago parte hartzearekin. Laburbilduz irakasleak gehiago hitz egin behar lukete ikasleekin eta beraiengan interes gehiago eduki.

Robert Rosenthal-en "experimentua".

   Robert Rosenthal deritzogun experimentua honetan oinarritzen zen; ba zegoen alemanian zaldi "adimentsu" bat zein gai zen galdera ez komun batzuei erantzuna ematen, bai galdera itxiei bai galdera irekiei. Hau oso arraroa iruditu zitzaion Oskar Pfungst-i, eta gai hori ikasten eta aztertzeari ekin zion. Berarentzako ezinezkoa zen halako gauzarik gertatzea. Nolatan gertatzen zen hau?7

   Zaldia honek bere "maisuaren" begietara begira jakiten zuen emaitza. Nahiz eta begiekin ezin den hitz egin gauza ako esan daiteke. Askotan esaten da hain ezaguna den atzotitza, "mas vale una imagen que mil palabras", begiak bere intentsitatearekin, dirdiratsuak, itxiagoak,... depende nola dauden hainbat gauza esan daiteke. Eta beste norbait bati begiak begiratuz gero gauza asko jakin dezakegu.  

   Gauza bera pasatzen da eskoletan, badira irakasle askok hain artean berba egiten dutenak eta ikasleei buruzko informeak pasatzen dituztenak, hori guztiz okerra da zeren eta baldintzatzen dituzte umeak, bere ikasketak eta bere etorkizuna. Nola ikusten dugu edo kontura gaitezke klaseetan?

   Zuk irakaslea izatekotan eta bi ikasle baten aurreiritzia izanez gero, bat ona izatekotan eta beste txarra zure jarrera guztiz desberdina izango da. Aurreiritzi txarra duzunarekin, zorrotxago arituko zara eta ez diozu berdin baloratuko besteari bezala. Akats bat eginez gero, pentsako duzu hori izan dela adi ez dagoelako, eta hagian ez da horrela, adi egon da eta ez du ulertu. Baina zure aurreiritzia zure erabakiarengan eragina du.

   Arazo hau ekiditzeko egin beharrekoa izango zen talde txikietan lan egitea eta inolako aurreiritzirik gabe zure lana  egitea. Horrela ez duzu izango inolako baldintzarik. Hau esaten dut eta esperientzia pertsonala batean konturatu egin naiz. Nik entrenatzailea naiz, eta bi jokalarien aurreiritzia nituenez, eta ez nuen ez bat, ez bestea ezagutzen, jokatu zuen partidua hobeto hitz egin zidatenari buruz. Baina ez hori bakarrik, gero konturatzen zara "txarto" erortzen zaizuna gutxiago jolasten duela edo behar zuena baino gutxiago.

   Horregatik aurreiritziak nire ustez albo batera utzi behar dira eta hutsetik hasi lanean.Saiatu pertsona bakoitza pertsonalki ezagutzen eta bere arazoak zeintzuk diren horietan laguntzeko.

   Adibidez beheko argazkia ikusten, zer esaten edo transmititzen dizu haurraren aurpegia?





Pigmalion Efektua

   Azken klasean Pigmalion efektuari buruz hitz egin dugu. Efektu hau ia ikasgela guztietan agertzen da. Irakasleak haien ikasleei buruz izaten dituzten aurreiritzien ondorioz, hauek jasaten dituzten ondorioak dira. Pentsaera hauek eragin larriak izan ditzakete haur hauen ikasketen etorkizunean.

   Efektu hau klaseko lehen egunetan sortutako lehen iritziekin batera datoz. Irakasleak klaseko haur bakoitzari buruzko iritziak jasotzen ditu, nahiz eta gero aurreiritzi horiek guztiz okerrak izan. Pentsaera hauek onak edo txarrak izanez gero, nahigabe, eraginak izaten ditu. Irakasleak arreta gehiago eman ohi dio, hobea usten duen ikasleari, estareako, gauzak azaltzean beti bere aldeari begira egoten edo bere ikasturtean izan behar duen aurrerapenari arreta gehiago prestatzen. Aldi berean, txarra dela usten denari ez diote behar duen arreta ematen, klasean egoten ez balitz bezala tratatzen dute eta zerbait ondo egiten duten bakoitzean, ez dute lorpen hori kontuan hartzen.

   Ikasle hau txikia bada eta eskola hasten denetik haien irakasleak berari buruzko aurreiritzi negatiboak  bera ezagutu barik izaten baditu, haurra baldintzatuta egongo da, bai ikasketetan, bai bizitza pertsonalean, guztiek ikusten dutelako ikasteko balio ez duen pertsona dela ,beraz bere inguruko jendea horrela ikusten amaituko du, berak bere autoestimua galtzen amaituko du, eta lehen egiten ez zituen akatsak  azkenean egingo ditu, orain bere buruan ez duelako sinesten.

   Irakasleek ohitura hau aldatu beharko lukete, lehenik, irakasle baten helburua, ikasturtea amaitzean bere ikasle guztiak lortu behar dituzten ezagutza guztiak  lortzea delako, guztiekin inplikatuta egonez, eta ez, bereizketa eginez onak direnei laguntza gehiago emanez txarrak direnei baino. Bigarrenik, irakasleek ikasleak ezagutu bezain laster ez lukete etiketarik jarri behar, gero umeak arrastaka eramaten amaitzen dutelako eta ondorio txarrak izan lezaketelako lagunen artean, klasean baztertu ahal diotelako "tontoa" izateagatik, etxean seme-alabaz harro ez egoten, bizitza pertsonalan ezertarako balio ez duela sentitzen, eta noski, ikasketetan espero es ziren emaitzak ateratzen.




Robert Rosenthal egin zuen ikerketa



Alemanian zaldi bat zegoen matematika ariketak burutzeko gai zena. Jende guztia harrituta geratzen zen hau ikustean baina Oskar Pfungst ez zuen sinesten. Horregatik  hau ikertzen hasi zen. Esperimentuan zaldia isolatu zuen, konturatu zen nola zaldiak jendearen keinuekin erantzunak emateko gai zela. Teoria honekin geroago Robert Rosenthal  gela batean aplikatu zuen eta konturatu zen irakaslearen jarrera umeekiko eragina zuela.

Nik teoria honekin bat nator. Irakaslea ikaslearekiko aurreiritzi bat izatean, hau baldintzatuta egongo da bere heziketan eta bere notetan. Irakasleak umea alfer moduan badu, honi laguntza gutxiago emango dio eta hau bere notetan eragina izango du.

Askotan hau geletan gertatzen da. Zuk irakaslea bazara eta nota onak ateratzen dituen ume bati lan bat zuzentzean, zure aurreiritzia ona denez, lan honi nota hobe bat jarriko diozu. Aldiz, beste ume baten lana zuzentzean, zure aurreiritzia txarra bada (adibidez alfertzat jo) berak egin duen lanari buruz iritzi txarrago bat izango duzu, hau da, pentsatzen duzu lana txarra eta eskasa izango dela. Honek umearen lanean izango du eragina eta nota askoz baxuago bat jarriko diozu. 

Ikusten dugun moduan aurreiritzi bat izatea askotan txarra da eta horrek eragina izango du etorkizun batean. Arazo hau ekiditeko, klase txikietan edo klaseak txokoetan planteatuz lan egin ahal dugu, hortaz, ikasleak  askoz hobeto ezagutuko ditugu eta nota askoz zehatzagoak bat jarriko dizkiegu.