Alemanian zaldi bat zegoen matematika ariketak burutzeko
gai zena. Jende guztia harrituta geratzen zen hau ikustean baina Oskar Pfungst
ez zuen sinesten. Horregatik hau
ikertzen hasi zen. Esperimentuan zaldia isolatu zuen, konturatu zen nola
zaldiak jendearen keinuekin erantzunak emateko gai zela. Teoria honekin geroago
Robert Rosenthal gela batean aplikatu
zuen eta konturatu zen irakaslearen jarrera umeekiko eragina zuela.
Nik teoria honekin bat nator. Irakaslea ikaslearekiko
aurreiritzi bat izatean, hau baldintzatuta egongo da bere heziketan eta bere
notetan. Irakasleak umea alfer moduan badu, honi laguntza gutxiago emango dio
eta hau bere notetan eragina izango du.
Askotan hau geletan gertatzen da. Zuk irakaslea bazara
eta nota onak ateratzen dituen ume bati lan bat zuzentzean, zure aurreiritzia ona
denez, lan honi nota hobe bat jarriko diozu. Aldiz, beste ume baten lana
zuzentzean, zure aurreiritzia txarra bada (adibidez alfertzat jo) berak egin
duen lanari buruz iritzi txarrago bat izango duzu, hau da, pentsatzen duzu lana
txarra eta eskasa izango dela. Honek umearen lanean izango du eragina eta nota
askoz baxuago bat jarriko diozu.
Ikusten dugun moduan aurreiritzi bat izatea askotan
txarra da eta horrek eragina izango du etorkizun batean. Arazo hau ekiditeko, klase
txikietan edo klaseak txokoetan planteatuz lan egin ahal dugu, hortaz, ikasleak askoz hobeto ezagutuko ditugu eta nota askoz
zehatzagoak bat jarriko dizkiegu.
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Irakasle ikuspegira bideratu behar duzu zure hausnarketa, laster horretan arituko zara-eta: Zuk irakaslea bazara ...
Beste kontu bat ere nabarmendu nahi dut; zuk diozu onak ateratzen dituen ume bati lan bat zuzentzean, zure aurreiritzia ona denez, lan honi nota hobe bat jarriko diozu. Notari begira gelditzen zara, ilargia seinalatzen duen hatzamarrera begira gelditzen denak egiten duen moduan. Notak, benetan, berdin dio; ez dauka lotura zuzenik ikastearekin.