2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

LOMCEri argi berdea

   Aste honetan atera zen berri batez hitz egingo dut gaur. Berri hau LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa hezkuntza erreformari buruz da. Pasaden egunean (2013/11/21) senatuan onartu egin zen erreforma berri hau. PP-ak gehiengoa lortu zuen bozkaketan, 136 boto alderekin, 81 kontran eta UPN-ren  3 abstentzioarekin. Hau eta gero pertsona batzuk oihuka asi ziren "fuera, fuera" esanez, proiektuari kritika eginez.

   Honekin, PP-ren proiektua azaroaren 28an berriro kongresura bueltako da eta han onartu egingo da. Proiektu honetan 900 zuzenketa inguru egin dira talde politiko gustiekin. PP-ak 25 propioak hartu ditu eta hamarren bat beste taldeena.

   Honen inguruan PP-ak eta beste talde politikoek egin dituzten proposamenak hezkuntza hobetzeko asko dira baina kaleko jende gehiena LOMCEren kontran dago. Zergatik? Arrazoi eta itritzi asko daude.

  • Hezkuntzaren pribatizazioa: Pasatuko da hezkuntza eskubide bat izatetik, zerbitzu bat izatera. Hau da bakarrik derrigorrezko hezkuntza doahinik izango da. Bai batxillergoa, Teknikari graduak, haur hezkuntza eta unibertsitatea dohainik izango dela ez du ziurtatzen.
  • Hezkuntza lehiakorra: Ikastetxeei diru laguntzak emango zaizkie emaitzen arabera.
  • Hezkuntza azterketak gainditzeko: Ikasiko da errebalidak gainditzeko.
  • Eskola segregatua indatsuagoa: Hezkuntza segregatua ematen dituen eskolak diru laguntzei hautatu dezakete.
  • Erlijioa klaseetan: Notetan balioa edukiko du.
  • Klaseko ratioak handitzen dira, ordutegia handitzen da eta soldatak jaisten dira.

   Guzti hau ikusita eta krisiaren ondoren egindako murrizketekin, hurrengo hauteskundeak eta gero zer gertatuko da? LOMCE legea jarraituko du edo berriro altaketa egingo da? Horrela jarraitzekotan irakasleek gero eta ume gehiago edukiko ditugu kalseetan eta soldata gehiago murriztuko da?
Inork ez daki etorkizunean zer gertatuko den, jakiteko bakarrik itxaron beharko dugu baina gure eskubideak defendatzen.

   Informazio gehiago nahi izatekotan, blog honetan aurki dezakezue edo web orri honetan.



Politika irakaskuntzan?

Aurreko egunean, zalantzazko berri bat ikusi nuen interneten. Honetan jartzen zuenez, D ereduko irakasleen %5 kondena agiritegia daukatela eta %25 batasunarekin erlazioa eduki dutela. Irakurri daitekeenez, adierazpen askatasuna arriskutsua da, ezker abertzaleen hezkuntza ereduarentzako. Gainera, esaten duenez, gure hezkuntzaren porrota Finlandiarekin alderatuta, datu hauetan datza. Sarrera honetan ez da hitz egingo datu hauek errealak edo ez diren, baizik eta zergatik duten axola irakasleen ideia politikoak klasea ematean.

Irakasle batek, klasean sartzen denean eta ikasleak bere aurrean dituenean, bere idei guztiak kanpoan geratu behar dira. Egia da, ez dela zeregin erraz bat, baina horrela izan behar lirateke. Ikasleak bere idei politikoak, beraien kabuz ezagutu behar dituzte, gehienez objetiboki hitz egin ahal zaie politikari buruz, bakoitzak bere bidea zein den jakiteko, hain korapilatsua den mundu honetan.

Esan beharra dago, hezkuntza ez dela bakarrik klasean ematen dena, baizik ingurugiroa edota etxean esaten dena, eragin handia dauka ume baten politikaren ideiarekin. Honegatik, laguntza beharko du bere ideiak zeintzuk diren aurkitzeko. Haurrak ezin dira hezitu txikitatik ideia politikoetan, politika bakoitzak bere idei finkoa edukitzeko balio du, ez besteak esaten dutena, horregatik lagundu behar zaie, gaur egun politikaren ideiak gero eta garrantzia gehiago hartzen ari direlako.


Lehen esan dudan bezala, irakasleek idei pertsonal guztiak alde batean utzi behar dituzte. Objetiboki irakatsi behar da, datuak emanez, ez bakoitzak daukan ideiekin. Ez du garrantziarik eduki behar ezkerrekoa, eskumakoa edo erdikoa zaren, klasea ematerakoan kultura, baloreak, irakasgaiak...daude lehenengo.

Laburbilduz, irakasle bat edozein idei politikoekin klasea emateagatik, ezin du zerikusirik eduki gure hezkuntzako porrotarekin. D eredukoak baliteke idei politiko batzuk edukitzea, baina A eredukoek seguruenik beste idei politiko batzuk eduki dituzte, honegatik ez da hezkuntza txarragoa edo hobeagoa izan behar, beti bedina baizik.


Hemen ikusi daiteke berri hau.




2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

Homeschooling

   Egungo familia gehienak haien umeak eskolarizatzen dituzte, eskola horretan oinarritzen den irakaskuntza sistemarekin konforme. Familia gehienak ados egoten dira dagoen irakaskuntza sistemarekin, ematen diren ezagutzekin eta baloreekin eta erabiltzen den metodologiarekin. Hala ere, badaude beste batzuk alde batera usten dutela haien seme-alabak hezteko aukera hori, eta haien etxeetan egiten dute.

  Duela gutxi, beste irakasgai batean, metodo alternatibo honi buruzko dokumentala ikusi genuen. Irakaskuntza sistema hau "Homeschooling" deitzen da. Espainian hasi baino lehen, nahiz eta oraindik guztiz legalizatua ez egon, beste herrialdetan,  Britaina Handian, Frantzian edo Finlandian bezala, estaerako, jadanik erabiltzen zen. Homechooling sistema hau etxean bertan ematen da, eta gurasoak dira ezagutza eta balore hauek ematen dituztenak. 

   Homeschooling sistemaren helburua, gehienbat, gurasoentzat egokiagoa den sistema bat erabiliz haien umeei ezagutza eta balore horiek ematea da. Honen bitartez, oinarrizko ikasgaiak emanez aparte, hizkuntzak, matematika , ingurumena bezala, eta azterketak eginez aparte, umeak gustukoago duen ekintza gehiago garatu ohi du, estaerako, musika gustuko badute, hainbat instrumentu jotzen ikasten dute, ondo ematen zaien hori aprobetzatzeko.
   
   Batzuk pentsatzen dute metodo honen bitartez ume hauek etorkizunean harreman eta integrazio arazoak izango dituztela, eta elkarren artean lanean aritzeko, ez dutela jakingo nola egin, beti bakarrik ikasi egin dutelako. Bestalde pentsatzen da, gurasoak ez daudela gustiz prestaturik ,azken finean, irakasle bat jaso dituen ezagutzak ez dituelako, eta beraz umeek jaso behar dituzten baloreak eta ezaguzak ez dutela guztiz barneratuko.

  Metodo hau defendatzen eta praktikatzen dutenek, aldiz, esaten dute  ume hauek integrazio eta harreman arazoak ez edukitzeko, askotan eskolaz kanpoko ekintzak egitera apuntatzen direla. Ere bai,  metodo hau erabiltzen dutenen artean noizbenka elkarren artean ezagutzeko geratzen dute, eta horrela gurasoak aprobetzatzen dute egiten dituzten ekintza desberdinak eta erabiltzen duten metodoak azaltzeko, eta dituzten hainbat zailtasun argitzeko.
  

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Hezkuntzarako Hizkuntza

Uste duzue hezkuntzan erabiltzen den hizkuntza garrantzia duela? 

(Pentsatu pixka bat eta gero ondorengoa irakurri mezedez)


   Bai, garrantzia handia du erabilitako hizkuntzak hezkuntzarako. Erraza da hizkuntz NEGATIBOA erabiltzea, EZ, BAINA, eta beste hainbat. Baina duela denbora gutxi gauza batengaz konturatu egin nahiz eta nire inguruneko pertsonei zabaldu nahi diet nire ezagutza, bai irakaskuntza arloan aritzen direnak edo arituko direnak eta bai umeak dituztenei eta hezitu behar dituztenei.

   Hobeto sentituko gara gure lana baloratzen dutenean, errespetatua izaten digutenean, eta motibatuagoak egongo gara. Eta horain pentsatsu; benetan uste duzue zerbaiterako balio dutela errekriminazioak, ironiak, umiliazioak eta bigarren intenzioak?




   Nire bisitza profesionalean zehar baieztatu dezaket hizkuntza POSITIBOA eragin handia ena ona duela ikasleentzat. Interakzioa bultzatzen du, errespetua, maitazuna, eta gainera hizkuntz negatiboarekin baino askoz hobeto eta errazago lortzen dire emaitzak. Orduan gogoratu hizkuntza positiboa garapen pertsonala, autoestima eta bakoitzak beregan duen konfiantza garatzen du.


   Nire antzinako irakasle batekin topo egin nuenean pasaden astean, goi aipatutako guztia esan zidan, eta berak esandako modura erreflexatu nahi izan dut. Interesgarria iruditu zitzaidan eta jakinbeharrekoa, gainera gure ideia irakaskuntzan haritzea da; orduan garrantsitzua da guretsako jakitea nola sentitzen diren hobeto, motibatuagoak, ikas nahia handiagorekin... ikasleak.


   Hau da, hobeto izango da:  Amaitzen dituzunean etxerako lanak, telebista ikusi ahal izango duzu; eta ez: EZ ba dituzu etxerako lanak egiten, EZ duzu telebista ikusiko.


2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Hezkuntza Sistema

   Orain dela bi hilabete hasi nintzen unibertsitatean, lehen hezkuntzako magisteritza ikasten. Egia esanda, gauza asko ikasi eta ikusi ditut denbora honetan, baina gehien gustatu eta barneratu dudan ideia, hezkuntza ez duela eboluzionatu izan da. Hau da, antzinako sistema berberarekin jarraitzen dugula, zigorretan eta buruz ikasteko ideiarekin (ez ulertzeko ideiarekin) oinarrituta. Gure hezkuntza sistema gaur egun sailkatzen digu, adibidez, azterketen notekin eta ez du bakoitzaren potentzial desberdinak hobetzen usten. Betidanik eduki dut idei hau buruan, baina aurten izan da, noiz honekin bat zeunden irakasleak aurkitu ditudanean. Gainera esan daiteke, gure hezkuntza sitema, esklabuen garaitik datorrela, hauei irakasten zieten modukoa dela. Lehen esan dudan bezala, sistema hau aldatu behar da, hóri esan ziguten eta gogoratzen digute eguneroko klaseetan, baina oraaindik ez dakigu nola egin.

   Orain dela hiru aste, nire antzinako irakasle batekin izan nuen elkarrizketa bat. Honi galdetu nion, nolakoa iruditzen zitzaion gaur egungo hezkuntza sistema, eta honen erantzuna izan zen, egia zela asko ezin zela ikasi, baina hezkuntza sistema ez dela lehen hezkuntzan edo bigarren hezkuntzan aldatu behar, baizik eta goitik hasi behar zela aldaketa hori. Hemen argudiaketa bat hasi ginen eta azkenean arrazoia zuela konturatu nintzen. Honen adibide bat zen, nola umeak ez bazuten inoiz azterketa bat egiten, unibertsitatera edota selektibitatera joatean, nola egingo zuten hemengo azterketak? Orduan, irakasleak esaterakoan gauzak aldatu behar direla, ez dugula inor sailkatu behar edota ikasleen arazoaz arduratu behar garela, nire galdera da, nola egin dezakegu hau, gure irakaskuntzan bakarrik ezagutu badugu antzinako metodo hori.

   Oso ondo iruditzen zait idei progresista horiek, baina sistema bat dago eta batzuk bakarrik ezin dute sistema hori aldatu, irakasle guztion laguntza behar da. Unibertsitatean irakasle izango garenoi, método berdina irakasten badigute, nola ikasiko dugu hau aldatzen? Hezkuntza sistema aldatzearen beharra esaten diguten leku berdinean, jarraitzen dute antzinako metodoarekin, ez dut esan nahi método txarra denik, baina ez ditu nahi diren helburuak lortzen.

   Gobernua kontrolatzen du klaseetan emandakoa eta ikasleak ulertu dezaketeena. Oso zaila da hauen aurka egitea, beraiek guztia eta guztioi kontrolatzea nahi dutelako, adibidez aste honetan gertatutakoa erasmus bekak kentzean, beharbada ez zutena nahi, gazteak kanpora joatea eta mundua beste modu batera ikusteko aukera zen. Honekin batera, esaten dut gure hezkuntza sistema apurtuta eta atzeratuta dagoela, batez ere atera den erreforma berriarekin, LOMCE deiturikoa.

   Nire ustez, irakasleak izateko beste modu berri bat bilatu behar da, honekin ez dut esaten beste unibertsitate karrera bat egin behar denik, baizik irakaslea izaten zaren momentuan, klaseak emateko beste modu bat aurkitu behar dela, baina ez bakarrik batek, guztiak egin behar dugu hau. Posiblea da beste hezkuntza mota bat, denbora beharko da, baina lehen pausuak emanda daude. Gure karreratik asko ateratzen dira idei honekin eta askoz gehiago aterako dira. Egia da, goitik(unibertsitatetik) aldatzen hasi behar dela eta egunen baten horrela izango da. Argi dagoena, hezkuntza ezin duela ezta sailkatu, ezta lehiakortasuna sustatu da, ikasleak ikasi eta ulertu egin behar dute, balore ongarriak erabiltzen duten bitartean.



2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

Erasmus eta Wert

Gaur,  aste honetan komunikabieetan atera den berri batez hitz egingo dugu. Berri honetan esaten duten moduan Wert ministroak erasmus bekak kendu nahi ditu eta horrek ikasleei (batez ere beste herrialde batzuetan daudenei) ez zaie bat ere gustatu.

Erreforma honek erasmus diru laguntzak kendu nahi ditu,  kurtso honetan dauden ikasleen bekak baita ere. Orduan kurtso honetan ikasten dauden pertsonen diru laguntzak kenduko dituzte, hau da, bere poltsikotik ordaindu egin beharko dituzte bere kanpoko ikasketak.

Erasmus beka bat jasotzeko, beka orokorra jaso behar dute, hau da, emen ikasteko diru laguntzarik ez baduzu jasotzen ezin  duzu erasmus beka bat izan.

Grafiko honetan ikusi  ahal dugunez, gero eta ikasle gehiago hautatzen dute beste herrialde batera ikastera joatea. Ikasle askok aukera hau hartzen dute zeren eta ikasgaietatik harago ikasten duzulako. Atzerrian ikastean, bertako hizkuntza ikasi egin beharko duzu, beste pertsona askorekin bizi izango dugu, zuk "bakarrik" (aitaren eta amaren laguntzarik gabe) egongo zara eta autonomoa izaten ikasi beharko duzu... Horregatik pertsona askok ikasteko aukera hau hartzen dute.

Gobernuak komunikazio hau egin ondoren, jendea haserretu egin zen. Zenbait elkatek sinadurak biltzen hasi ziren eta ordu gutxitan milaka zeuzkaten .




 Kritika hauen ondoren, Jose Ignacio Wertek bakarrik geratu zen erreforma honi aurre egiteko.
Presio honen ondorioz, lehen aipatu dudan moduan, aurten erasmus beka jasoko dute  pasaden urtean beka  orokorra jaso zuten ikasleek soilik. Beraz momentu honetan erasmusean dauden eta erasmusera joango diren ikasle askok bekarik gabe geratuko dira.

Nora ailegatuko gara hainbat erreformen ondorioz?


2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Bullying

   Azken urte hauetan garrantzi handia eman zaion gai bati burz hitz egingo dugu, Bullying-a. Hitz egiteko gai garrantzitsu bat dela uste dugu, zeren eta gaur egun arazo oso arrunta da. Arazo hau nahiz eta gizarte ea arlo guztietan gertatu ohikoena klasean eta eskola giroan jasatea da. Arazo hau txikiak direnean hasi ohi da, klasean ez zaiolako garrantzia nahikoa ematen gai honi; txikiak direnenetik gai hau arruntatzat hartzen dute.

   Arazo hau sufritzen duen ikasleak normalean desberdintasunaren bat izan ohi du taledarekin konparatuz. Bullyinga jasateko arrazoi nagusiak fisikoa, generoa, kultura, arraza, gustuak,... izan daitezke besteak  beste. Pertsona berak jasotzen duen indarkeri mota hau, ondorioak izan ditzake bere ikasketetan edo beste zenbait arlotan, lo egiteko arazoak adibidez. Etorkizun batean lan zailtasunak izanez aparte, bere bizitza pertsonalean eduki ditzake ere bai.

   Arazo hau eraginak izan ditzake ez bakarrik pertsona beran; bere ingurukoek jasan ditzakete. Biktimak zenbait arazo ezberdin eduki ditzake, adibidez tripako edo buruko minak edo oka egiteko nahi jarraiak.
Hauek ez dira fisikoak bakarrik izaten, psikologikoak ere izan daitezke, autoestima baxua, ikasketen interesa galketa eta horrekin ikasketen porrota etor dezake, gainera antsietea sor, depresioa edo burua botatzeko pentsamenduak sor daitezke.

   Kasu askotan, arazoa duenak ez da biktima bakarrik, askotan ere bai diskriminazio honen sortzaileak arazoak izan ditzake. Abusu hau umeak familia giroan izandako arazoengatik edo pasaden urteetan eskolan izan duten arazoren batengatik, adibidez harremanak egiteko zailtasuna izan duelako sor daiteke. Orain klaseak taldeko buruzagitzat hartzeko akzio hauek betetzen ditu, ikaskideek ikusteko gainerako umeak zapaldu ahal dituela, eta beraz errespetatu behar zaiola, berak besteengandik zapalduta ez ikusteko. 
   
   Beraz, gai hau hartzea pentsatu dugu, umeak nahiz eta txikiak izan, ere bai txarto pasatzen dutelako, eta ondorio larriak jasan dezaketelako. Horregatik, irakasleak arazo honetan parte hartu behar du eta ahalegindu behar da arazo hau konpontzen hainbat zereginen bitartez, gaia klasean lantzen eta gurasoekin kontaktuan jartzen.