Orain dela aste pare batzuk, IF-ko irakaslea
eduki dugun irakasle bati elkarrizketa bat egitea agindu zigun. Irakasle hau,
irakasle miresgarri bat izan behar zen, hau da, eduki dugun irakaslerik hoberena izan behar zen, zerbait berezia eta
adibide moduan daukaguna.
Hau esanda, lanean hasi nintzen eta burura
etorri zitzaidan pertsona Jose Luis izan zen, Alonsotegi eskolako irakaslea,
niretzako eduki dudan irakaslerik honena. LH-ko 4ยบ mailako irakaslea da eta nire
tutorea izan zen. Beti adi zegoen
klasean eta zalantza bat bazeneukan berak hor zegoen zu laguntzeko. Gogoratzen
naiz asteburua hasten zenean esaten zuen esaldiaz: “Ondo pasau, ta gutxi gastau, eta niri pixka bat ekarri”.
Pertsona aukeratuta elkarrizketa egiteko,
lanean hasi nintzen, galdetegia eta
beste gauza batzuk prestatu ondoren, egun batean eskolara joan eta bera bilatu
nuen. Irakasle gelan zegoen (patio ordua zen), berari hurbildu eta egin behar
nuen lana azaldu nion. Berak noski, trabarik gabe onartu zuen. Lehenengo kontaktua eduki ondoren hurrengo
egun baterako geratu ginen.
Elkarrizketa egiteko eguna zen, 11:00 puntu
puntuetan eskolako atean nengoen. Gela huts batera joan ginen inor ez
molestatzeko eta elkarrizketa hasi zen. Koadernoa eta boli bat eskuan guztia apuntatzeko eta
honekin batera mugikorra elkarrizketa grabatzeko.
Gauza interesgarri asko kontatu zizkidan, nola
bera txikitatik irakaslea izan nahi zuen adibidez. Berak oso gustura dagoela
eskolan ezan zidan, urte asko darama bertan, hamabost hain zuzen, eta batzuk
zuzendaria izanda.
Niretzako galderarik interesgarriena izan zen
berak izandako arazorik garrantzitsuena. Nik bere ikasturtean nengoenean izan
zen bat, bi klase-kide neuzkan pixka bat arraroak zirenak (ez dakit zer
zeukaten buruan baina eskolara spiderman jantzitaz etortzen ziren 12 urteekin)
eta beti arazoetan zeuden, bai eskolako hesiak saltatzen kanpora ateratzeko,
bai leihoetatik ateratzen spiderman egiteko… Hauk kontrolatzea oso zaila zen eta azkenean
problemak ekiditeko irakasleen ondoan egon behar zutela erabaki zuten irakasleek,
horrela beti kontrolatuta egongo ziren. Beste arazo garrantzitsu bat gertatu
zitzaion zuzendaria izaten. Kadaguako korridorea egiten zuten bitartean, harrietan
leherketak egin behar zituzten zubiak eraikitzeko eta lan horiek eskolatik 100
metrotara egiten ziren, askotan harriak patiora
jausten. Azkenean lanen nagusiekin eginda
langileek manta bat bezala jartzen zuten eztandak egiteko eta horrela patiora harriak
ez botatzeko.
Berak esan zidan irakasle izatea ez dela
erraza eta pazientzia asko behar duzula. Ez da zure materia eman eta etxera joan,
irakasgaiko programa bakarrik ez dugu jarraitu behar. Irakasle batek klaseko neska-mutil
guztien erritmora joan behar da eta bati gehiago kostatzen bazaio arreta
handiagoa eman. Horrela guztiok ikasiko dute.
Oso esperientzia ona izan dela iruditu zait
zeren eta izan ditudan irakasle askok berriro ikusi egin ditut eta gainera
elkarrizketa eginda irakaslea eta irakaslearen zereginari buruz ikasi egin dut.
Irakurri dut.
ErantzunEzabatu--
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.