Klasean Robert Roshentalen experimentua aztertu dugu. Saio honekin rosenthal efektura iritsi zen. Hau Kluge Hans ( Hans azkarra) zaldian oinarritu zen. 1891n Hans galdera guztiei erantzun zuzena ematen zuen zaldia zen. Hura oso ospetsua egin zen, baina Oskar Pfungst psikologoa gehiago jakin nahi zuen eta froga ezberdinak egin zizkion zaldiari, azkenean zaldiak erantzunak ez zekizkiela frogatu zuen, galdera egiten zuen pertsonari begietara begiratzean azkenengo honek galderaren erantzuna jakiten ez bazuen.
Hau jakinda Robert Roshental eskola bateko klase batean bi talde egin zituen. Lehenengo taldearen irakasleari esan zion beraren ikasleak ez zirela oso azkarrak eta bigarrenari ikasleak oso aurreratuak zeudela beraien adinarako. Ikasturtea eta gero ikusi zen nola bigarren taldea askoz gehiago ikasi zuela lehenengoa baino.
Experimentu honekin ikusi zen nola irakasleak dauzkaten aurreiritziak ikasleen errendimenduan efektua daukatela. Hau arazo asko sortu ditzake.
Haur baten aurreiritzia izaten bada, haur honek baldintzatuta egongo da bere ikasketetan eta bai bere bizitza personalean. Horrela beraren akatsak, nahigabe nabariagoak egingo dira motibazio falta edukiko duelako eta irakaslea beraren funtzioan huts egingo du.
Hau ez gertatzeko, irakasleak objetiboki hartu behar dituzte klase guztiak eta ikasle guztiak. Honetarako ikasleak ezagutu behar lirateke, beraien puntu gogorrak non dauden ikusteko. Horregatik klaseak beste modu batez planteatu behar dira, hau da, galdera gehiago egin eta jendea gehiago parte hartzearekin. Laburbilduz irakasleak gehiago hitz egin behar lukete ikasleekin eta beraiengan interes gehiago eduki.
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Horregatik klaseak beste modu batez planteatu behar dira, hau da, galdera gehiago egin eta jendea gehiago parte hartzearekin diozu, espero dut horixe egiten zuk asmatzea; benetan litzateke ona.
Gerotxoago diozu: Laburbilduz irakasleak gehiago hitz egin behar lukete ikasleekin eta beraiengan interes gehiago eduki. Nire galdera: ez ote litzateke "gehiago eta hobeto entzun behar lieke ikasleei" esan beharko? Neurriren batean, biak behar baitira.