Taldean amankomunean ideaiak jarri eta gero eztabaida txiki batzuk eduki ditugu. Hauek sortu dira bakoitzaren elkarrizketetan ateratako ideiengatik eta bakoitzak bere "irakaslearengandik" jasotako aholkuengandikuek.
Irakasle guztiek aholku moduan esan digute pasientzia handia eduki behar dela, hori esinbestekoa da irakasteko. Baina ez bakarrik hori irakasteko nahia eta desio handia eduki behar da ere. Laburbilduz gogo handiarekin joan behar da egunero lanera eta beti ikasleak laguntzeko prest. Horiek dira irakasle baten izan behar dituen gauzarik garrantzitsuenak; baina ez bakarrik horiek, beste batzuk ere bai.
Ikasleak beraiek bakarrik eginez gauzak eta huts eginez eta berriz ber-eginez askoz hobeto menperatzen dituztela gauzak esan digute. Baina ez bakarrik hori, gauza horietarako garrantzitsua da haien ingurua ezagutzea. Haien inguruan gertatzen dena garrantzia izaten du eskolan ume gehienengan.
Irakasteko esperientziaz baliatuz egin behar da, hau da iraganean sortutako arazoei erreparatu eta ikertu berriz ez egiteko eta horrela klasera hobera joan dadin. Beti saiatu behar gara onera aldatzen.
Edozein momentuan sortutako arazoak ebazteko edo konpontzeko gai izan behar da; bai klasean sortutakoak, bai patio orduetan, zeren eta irakasle batek ez dago soilik klasetan, beste gunetan ere bai.
Ikasleak entzun behar ditu, beraien keskak eta arazoak konpontzeko edo gutxienez saihatzeko, eta lehen esan dugun moduan beraien ingurua ezagutu eta ahal duen neurrian kontrolatu, horrek eragina handia izan ez dezan ikasteko orduan.
Duen klasera moldatzen jakitea, oso garrantzitsua da ere, klase guztiak ez dira berdinak eta jakina dugu guztiok klase batzuk besteak baino berritzuagoak direla, edo mugituagoak, edo "txarragoak". Horrexegatik moldatzen jakin behar dugu gure egoera; klase bat ona bada dinamikoagoa egin dezakezu, baina berritzuagoak edo alakorik badira, zerioago hartu beharko duzu klasea, garrantzitsua da beti klasea menperatuta eukitzea eta ez klaseak zu menperatzea.
Irakasten duen gaia menperatuta izatea, sortu ahal diren zalantzak edo kezkak gai horri buruz inolako arazorik gabe ebazteko. Klaseak dinamikoak egiten jakitea, horrela ikasleak gustura badaude arreta gehiago jarriko dute eta gainera era dinamikoan eta ludikoan gehiago ikasten dute eta hobeto menperatzen eta finatzen dituzte gauzak.
Gurasoekin eta ikasleekin harremanak estutzea garrantzitsua da; irakasle batek ez du bakarrik irakasten, hezitzen du gurazoak hezitzen duten aldi berean. Horregatik harreman on bat eukitzea beraiekin esinbestekoa da ikaslea ondo hezitzeko eta ikasteko.
Inspiratuta ibili zarete. Espero dut zuei balioko dizuela hori guztiori pentsatu izanak.
ErantzunEzabatu