2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakaslearekin Elkarrizketa

Orain dela bi aste gure irakasle miresgarri batekin elkarrizketa bat izatea agindu ziguten. Elkarrizketa hau ordu batekoa eta gure D.B.H edo L.H-ko irakasle batekin izan behar zuen. Hasieran nire goi zikloko irakasle bati galdetu nion, vaina konturatu nintzen elkarrizketa derrigorrezko irakaskuntzarekin erlazionatutako irakasle batekin izan behar zuela, horregaitik nire lehenengo ikastolara bueltatu behar izan nuen. Orain dela 7urte ez nituela nire antzinako irakasleak ikusten, gehienak  ikastolatik kanpo zeunden, baina idazkaritzatik pasatzean nire irakasle batekin topo egin nuen eta honi azaldu nion nire arazoa. Honek, laguntzeko prest zegoela esan zidan eta hurrengo egunean bere ordu librean geratu ginen elkarrizketa egiteko.

Gauean nire galderak prestatu nituen eta hurrengo egunean prest nengoen elkarrizketarako. Ikastolara heltzean irakasleen gelara joan nintzen irakaslearekin hitz egiteko eta honek beraren gela batera eraman zidan. Orduan grabaketa jarri nuen eta hasi ginen hitz egiten.

Ordu bat egon ginen berari buruz hitz egiten, niri buruz ere hitz egin genuen nire bizitzaz ez zuelako ezer jakiten aspaldiko partez. Elkarrizketa oso ondo joan zen, bukatzerakoan esan zidan oso gustura egon zela eta zerbait gehiago nahi banuen lanerako. Eskertu eta gero ikusi ez nituen veste irakaslei agurtu nuen eta beraien galderei erantzun bebai.

Nire elkarrizketarekin gauza asko etorri zitzaizkidan burura. Egia da orain lehen baino buru gehiago daukadala eta irakasle baten moduan pentsatzen dudala. Orduan txikitan egiten nituen gauza askotan pentsatzen dut eta beraren klaseetan gertatzen zitzaizkion gauza berak dira, beraren ikasleak egiten zutenak eta egiten dituztenak. Orduan, pentsatu nuen nik ere orain gauza horiei aurre egin beharko nuela eta pazientzia asko behar izango nuela ere, nik bezalako ikasle asko banituen. Irakaslearen esperientziak, nik edukiko ditudanak bezalakoak izango dira eta beraren joera gertaera horiekin ondo etorriko zait jakiteko zer egin behar dudan.

Lan hau oso ondo etorri zait irakasle paper batean nire burua jartzeko. Eduki ahal ditudan arazoak nola konpontzeko lagundi dit. Gainera, irakasle izateko gogoak gehitu zaizkit beraren gogoetekin. Egia da, batzuetan zaila izan daitekeela eta profesioz aldatzeko gogoak eman ahal dituela baina beti bere saria dauka.

1 iruzkin:

  1. Ene! Zelako ikaslea izango ote zinen?!
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu