2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

Irakaslearekin elkarrizketa



Orain dela aste pare batzuk, IF-ko irakaslea eduki dugun irakasle bati elkarrizketa bat egitea agindu zigun. Irakasle hau, irakasle miresgarri bat izan behar zen, hau da, eduki dugun irakaslerik  hoberena izan behar zen, zerbait berezia eta adibide moduan daukaguna. 

Hau esanda, lanean hasi nintzen eta burura etorri zitzaidan pertsona Jose Luis izan zen, Alonsotegi eskolako irakaslea, niretzako eduki dudan irakaslerik honena. LH-ko 4ยบ mailako irakaslea da eta nire tutorea izan zen.  Beti adi zegoen klasean eta zalantza bat bazeneukan berak hor zegoen zu laguntzeko. Gogoratzen naiz asteburua hasten zenean esaten zuen esaldiaz: “Ondo pasau, ta gutxi gastau, eta niri pixka bat ekarri”.

Pertsona aukeratuta elkarrizketa egiteko, lanean hasi  nintzen, galdetegia eta beste gauza batzuk prestatu ondoren, egun batean eskolara joan eta bera bilatu nuen. Irakasle gelan zegoen (patio ordua zen), berari hurbildu eta egin behar nuen lana azaldu nion. Berak noski, trabarik gabe onartu zuen.  Lehenengo kontaktua eduki ondoren hurrengo egun baterako geratu ginen.

Elkarrizketa egiteko eguna zen, 11:00 puntu puntuetan eskolako atean nengoen. Gela huts batera joan ginen inor ez molestatzeko eta elkarrizketa hasi zen. Koadernoa  eta boli bat eskuan guztia apuntatzeko eta honekin batera mugikorra elkarrizketa grabatzeko.
Gauza interesgarri asko kontatu zizkidan, nola bera txikitatik irakaslea izan nahi zuen adibidez. Berak oso gustura dagoela eskolan ezan zidan, urte asko darama bertan, hamabost hain zuzen, eta batzuk zuzendaria izanda.

Niretzako galderarik interesgarriena izan zen berak izandako arazorik garrantzitsuena. Nik bere ikasturtean nengoenean izan zen bat, bi klase-kide neuzkan pixka bat arraroak zirenak (ez dakit zer zeukaten buruan baina eskolara spiderman jantzitaz etortzen ziren 12 urteekin) eta beti arazoetan zeuden, bai eskolako hesiak saltatzen kanpora ateratzeko, bai leihoetatik ateratzen spiderman egiteko…  Hauk kontrolatzea oso zaila zen eta azkenean problemak ekiditeko irakasleen ondoan egon behar zutela erabaki zuten irakasleek, horrela beti kontrolatuta egongo ziren. Beste arazo garrantzitsu bat gertatu zitzaion zuzendaria izaten. Kadaguako korridorea egiten zuten bitartean, harrietan leherketak egin behar zituzten zubiak eraikitzeko eta lan horiek eskolatik 100 metrotara egiten ziren,  askotan harriak patiora jausten.  Azkenean lanen nagusiekin eginda langileek manta bat bezala jartzen zuten eztandak egiteko eta horrela patiora harriak ez botatzeko.
Berak esan zidan irakasle izatea ez dela erraza eta pazientzia asko behar duzula. Ez da zure materia eman eta etxera joan, irakasgaiko programa bakarrik ez dugu jarraitu behar. Irakasle batek klaseko neska-mutil guztien erritmora joan behar da eta bati gehiago kostatzen bazaio arreta handiagoa eman. Horrela guztiok ikasiko dute.

Oso esperientzia ona izan dela iruditu zait zeren eta izan ditudan irakasle askok berriro ikusi egin ditut eta gainera elkarrizketa eginda irakaslea eta irakaslearen zereginari buruz ikasi egin dut.

1 iruzkin:

  1. Irakurri dut.
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu