Bideo honetan ikusten denez, umeak ikusten dutenetik ikasten dute. Umeentzat nagusiki etxean gurasoak , eta eskolan irakasleak haientzat eredu jarraikorrak dira. Haietaz ikasten dute aurrera nola joatera, bizitzan nola jokatzera, zerbait okertzen denean gutxika-gutxika zuzentzen joatera, eta batez ere, guk egiten ditugun jarduerak imitatzera.
Askotan ikasleei edo seme-alabei, kasu honetan, esaten zaie zer den zuzena eta zer ez, zer egin pertsona ona izateko, lanbide ona izateko, eta zure bizitzarako kaltegarriak diren akzioak ez egiteko. Baina askotan konturatu barik, aholku horiek ematen diren bitartean ez diren egin behar akzioak haien aurrean egiten dira. Adibide argi bat da bideoan ateratzen dena, txikitatik eskoletan eta etxeetan esaten zaie erretzea ez dela osasuntsua, baina gero etxean gurasoek haien aurrean erre egiten dute, edo irakaslei ikus daitezke zigarroarekin atsedenaldietan eskuetan.
Beraz, txikitatik esaten zaiena ez egiteko, erreferentziatzat hartzen dituzten pertsonak ere ez dutela egiten ikusi behar dute, gero ezin zaielako exijitu ez direla gurasoek hezitu zuten umea, eta nahi dutena bakarrik egiten dutela, gurasoek, hauek txikiak zirenean ez zena egin behar haien aurrean bete izan ez zutelako, eta gurasoak bezala, gauzak ez betetzen ikas dezaketelako.
Esaten dituzuenak egiak dira. Eta maila batean begitantzen zait jakingo nukeela zein izan litekeen hurrengo galderari emango zenioketen erantzuna. Baina esaten ez duzuen artean, begitazioa baino ez da.
ErantzunEzabatuEta zuek, horixe den hori jakinda, zer egin behar duzue?