Eskolatik irten eta haurrei burutik pasatzen zaien lehenengo gauza zein da? Jolastea eta lagunekin egotea, deskantsatu nahi dute, eskolatik eta beraien eginbeharretik deskonektatu. Oso arraroa da baten bati etxeko lanak egiteagatik ematea. Horregatik gurasoek garrantzia handia eman behar diote etxeko lanei, eta ez bakarrik beharrezkoak direlako beraien hezkuntza eta formakuntzarako baizik eta beraien bizitzarako.
Zergatik eman behar diote gurasoek hainbeste garrantzia etxeko lanei? Ezinbestekoak direlako haurrarentzako, ardura, ohiturak eta disziplina hartzen laguntzen dutelako, klasean emandakoa finkatzen laguntzen dute eta gainera gurasoen eta haurren arteko harremana finkatzen dute.
Horretarako hamar kontseilu hauek jarraitzea gomendagarria izango lirateke:
1-Etxeko lanak egiteko leku egoki bat prestatu.
2-Beti garai bertsuan egin.
3-Arauak eta ordutegiak jartzen badira, betearazi egin behar dira.
4-Lanean ari denean lagundu.
5-Eredu ona eman.
6-Adi egon haurrari laguntzeko, batez ere ariketaren batean trabatzen bada.
7-Erakutsi baino gehiago, pentsatzeko tresnak eman.
8-Egindakoa berrikusi.
9-Ez eman saririk etxeko lanak egiteagatik.
10-Hitz onak erabili etxeko lanei buruz aritzeko
Ai, Endika! Holako formala ote zara?
ErantzunEzabatu--
[Aholkuak ez dira "kontseiluak"]