Duela bi aste Irakaskuntza Funtzioan lan berri batekin hasi genuen. Lan hau bizitzan zehar, ikastolan hasi ginenetik izandako irakasle batekin elkarrizketa bat izatea izan zen. Lana azaltzen amaitu bezain laster, pasaden bi urteetan izandako bi irakasle bururatu zitzaizkidan, bere lana gustoko dutela ikusten zaielako, haien ikasleen aurrerapenean inplikatzen direlako, nahiko argiak direlako, eta lan hau egiten lagunduko zidatela nekielako.
Lana azaldutako aste berean, ostiralean beran, Somorrostroko ikastetxera , DBH eta Btatxilergoa kurtsatu nuen ikastetxera, hurbildu nintzen. Sartu bezain laster, irakasle gelara abiatu nintzen, eta han zeuden biak. Atera ziren, eta hitz egiten hasi ginen, pasaden urtean kurtsoa amaitu nuenetik orain arte, nola joaten zitzaidan guztiaz, hitz egiten hasi ginen etapa berri honetaz, unibertsitateaz, eta gustoko izaten banuen hau guztia. Aldi bat hitz egiten igaro eta gero, lan berria azaldu nien, eta bietako bat, Amaia deitzen dena, gustura aurkeztu zen elkarrizketa berarekin izateko. Hurrengo ostiralean ikastetxean egiteko elkar geratu ginen.
Aste bat pasa eta gero, ikastetxera berriz abiatu nintzen. Klase bat amaitzean hortik atera, eta segidan nirekin hasi zen. Utsik zegoen gela batera joan ginen, mobila grabatzen hasi eta orriak prestatuak izanda elkarrizketa egiten hasi genuen. Hainbat gaietaz hitz egin genuen, txikitatik zer izan nahi zuenetik, bere ogibidetik zer zuen gehien eta gutxien gustuko, gaurko ikasleak nolakoak diren, duela urte batzuk zeudenekin konparatuz, eta hezkuntza hobetzeko zer aldatu beharko zenera arte. Elkarrizketa nahiko ondo egon zen, berak irakalse bezala hasi zenetik hainbat esperientzia, bai positibo, bai negatiboak kontatu zizkidan, eta ordu eta gutxi iraundu egin zuen. Gainera, bere telefonoa eman zidan zerbait gehiago noizbait behar banuen zalantzarik gabe deitzeko.
Elkarrizketa honi esker, irakasle honen beste aldea hobeago ezagutu egin dut, bere ikuspegia eguneko hezkuntzari buruz gustiz ulertu dut eta partekatzen dut, irakasle on bat izateko hainbat ezaugarri izan behar direla kontuan hartu dut, eta azkenik, elkarrizketan agertzen diren beste hainbat gauza interesgarri atera izan ditut.
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
ErantzunEzabatuLanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.