Taldea aukeratu duen gaia bullying izan da. Bullying fisiko zein psikiko izan daiteke. Hasieran autoritateari buruz egitea pentsatu genuen, baina gai hau hainbeste talde hartu dutenez, azkenean erabaki dugu gaia aldatzea, interesgarriagoa iruditu zaigulako eta erlazioa daukalako irakasle autoritatearekin. Irakaslea bullying-eko edozein kasu baten aurrean inposatu behar delako. Gai hau ez da bakarrik garrantzitsua eskolan tratatzea, diskriminazio hau gehienetan klasean du jatorria, baina gero beraien bizitzako hainbeste gunetara zabaltzen da. Gaur egun, eskola guztietan ikusi daitekeen arazoa da bullying eta honi aurre egitea zaila izaten da. horregatik uste dugu gai hau era sakonagoan tratatu behar dugula, barruan hainbat egoeragatik ikaskideak klasean diskriminazioa jasan dezakete.
2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea
2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena
Mapa Kontzeptuala
Beste egunean egindako mapa kontzeptuala taldekide bakoitzak elkarrizketatik atera dituen idei garrantzitzuenekin eginda.
2013(e)ko urriaren 23(a), asteazkena
Irakasle elkarrizketa: (Talde sarrera)
Taldean amankomunean ideaiak jarri eta gero eztabaida txiki batzuk eduki ditugu. Hauek sortu dira bakoitzaren elkarrizketetan ateratako ideiengatik eta bakoitzak bere "irakaslearengandik" jasotako aholkuengandikuek.
Irakasle guztiek aholku moduan esan digute pasientzia handia eduki behar dela, hori esinbestekoa da irakasteko. Baina ez bakarrik hori irakasteko nahia eta desio handia eduki behar da ere. Laburbilduz gogo handiarekin joan behar da egunero lanera eta beti ikasleak laguntzeko prest. Horiek dira irakasle baten izan behar dituen gauzarik garrantzitsuenak; baina ez bakarrik horiek, beste batzuk ere bai.
Ikasleak beraiek bakarrik eginez gauzak eta huts eginez eta berriz ber-eginez askoz hobeto menperatzen dituztela gauzak esan digute. Baina ez bakarrik hori, gauza horietarako garrantzitsua da haien ingurua ezagutzea. Haien inguruan gertatzen dena garrantzia izaten du eskolan ume gehienengan.
Irakasteko esperientziaz baliatuz egin behar da, hau da iraganean sortutako arazoei erreparatu eta ikertu berriz ez egiteko eta horrela klasera hobera joan dadin. Beti saiatu behar gara onera aldatzen.
Edozein momentuan sortutako arazoak ebazteko edo konpontzeko gai izan behar da; bai klasean sortutakoak, bai patio orduetan, zeren eta irakasle batek ez dago soilik klasetan, beste gunetan ere bai.
Ikasleak entzun behar ditu, beraien keskak eta arazoak konpontzeko edo gutxienez saihatzeko, eta lehen esan dugun moduan beraien ingurua ezagutu eta ahal duen neurrian kontrolatu, horrek eragina handia izan ez dezan ikasteko orduan.
Duen klasera moldatzen jakitea, oso garrantzitsua da ere, klase guztiak ez dira berdinak eta jakina dugu guztiok klase batzuk besteak baino berritzuagoak direla, edo mugituagoak, edo "txarragoak". Horrexegatik moldatzen jakin behar dugu gure egoera; klase bat ona bada dinamikoagoa egin dezakezu, baina berritzuagoak edo alakorik badira, zerioago hartu beharko duzu klasea, garrantzitsua da beti klasea menperatuta eukitzea eta ez klaseak zu menperatzea.
Irakasten duen gaia menperatuta izatea, sortu ahal diren zalantzak edo kezkak gai horri buruz inolako arazorik gabe ebazteko. Klaseak dinamikoak egiten jakitea, horrela ikasleak gustura badaude arreta gehiago jarriko dute eta gainera era dinamikoan eta ludikoan gehiago ikasten dute eta hobeto menperatzen eta finatzen dituzte gauzak.
Gurasoekin eta ikasleekin harremanak estutzea garrantzitsua da; irakasle batek ez du bakarrik irakasten, hezitzen du gurazoak hezitzen duten aldi berean. Horregatik harreman on bat eukitzea beraiekin esinbestekoa da ikaslea ondo hezitzeko eta ikasteko.
2013(e)ko urriaren 20(a), igandea
Irakasleari Elkarrizketa: Joseba
Pasaden ostiralean berbatan egon nintzen nire Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza-ko irakaslearekin, Joseba. Franciscanas de Montpellier irakaslea da, zuzendaritza taldean dago sartuta (iksketa burua) eta estatuan dauden beste Montepllier ikastetxeak erlazioetan jartzen ditu eta zenbait ebentu egiten ditu. Duela denbora gutxi ikusi nuen, eta berarekin egon nintzen; baina ez zen izan klasea ematen zidanean bezala. Kasu honetan ikastetxe ondoan dagoen tabernan egon ginen berbetan. Hori bai arraroa niretzat! Irakasle batekin berban egotea zerbait hartzen taberna batean.
Egia da arraroa egin zitzaidala egoera horretan egotea, ez zen klaseko egoera bera, ez zuen zer ikusirik. Baina oso gustora egon nintzen berarekin. Aurreko astean pasa nintzen ikastetxetik beragatik galdetzen eta topa nuenean azaldu egin nion nire egoera; unibertsitateko lan baterako behar nuen elkarrizketa bat, eta ohiko irakasle batekin izan behar zen. Bera bi aldiz pentsatu gabe baietz esan nuen. Ondo ezagutzen nuen eta banekiekin nik inolako arazorik gabe laguntzeko prest egongo zela, eta halan izan zen.
Pixka bat hitz eginda eta izotza apurtu eta gero galdetegiarekin hasi nintzen, beldur nintzen galdetegia motzegia izateaz edo galderaren bat ez erantzuteko prest egotea; denbora ez zen arazoa izan berehala pasa ze denbora, ordu bete baino gehiago egon ginen berbatan eta nire galderak erantzuten. galdera bat egiten nion eta asko azaltzen zuen eta adibideak eta guztiz, oso ondo. Eta galderaren bat beldur nintzen esatebaterako soldata eta alako galderak, baina ez zuen inolako arazorik izan.
Galdetegia bukatu genuenean nahiko pozik geratu nintzen egindako lanarekin, eta gure gauzetaz berbatan geratu ginen. Galdetu egin zidan zertarako zen lan hau eta zer ikasten nengoen, nik erntzun nion magisteritza ikasten nenbilela eta jakin behar genuela gure irakasle baten ikuspuntua gauza batzuei buruz. Oso interesgarria iruditu zitzaion lana eta egindako galderak, eta amaitzear geudenean, agurtzen konkretuki esan zidan dena ondo bukatuz gero (magisteritza) berarengana joateko niretzako leku bat eukiko dutela ikastetxe horretan. Eta beste zerbait behar izanez gero bera laguntzeko prest egongo dela.
Oso egoera esberdina da aintzineko irakasle batekin beste egoera batean egotea; hau da era erlaxatu batean eta lagun moduan.
PD: Eskerrikasko Joseba!
Irakaslearekin Elkarrizketa
Orain dela bi aste gure irakasle miresgarri batekin elkarrizketa bat izatea agindu ziguten. Elkarrizketa hau ordu batekoa eta gure D.B.H edo L.H-ko irakasle batekin izan behar zuen. Hasieran nire goi zikloko irakasle bati galdetu nion, vaina konturatu nintzen elkarrizketa derrigorrezko irakaskuntzarekin erlazionatutako irakasle batekin izan behar zuela, horregaitik nire lehenengo ikastolara bueltatu behar izan nuen. Orain dela 7urte ez nituela nire antzinako irakasleak ikusten, gehienak ikastolatik kanpo zeunden, baina idazkaritzatik pasatzean nire irakasle batekin topo egin nuen eta honi azaldu nion nire arazoa. Honek, laguntzeko prest zegoela esan zidan eta hurrengo egunean bere ordu librean geratu ginen elkarrizketa egiteko.
Gauean nire galderak prestatu nituen eta hurrengo egunean prest nengoen elkarrizketarako. Ikastolara heltzean irakasleen gelara joan nintzen irakaslearekin hitz egiteko eta honek beraren gela batera eraman zidan. Orduan grabaketa jarri nuen eta hasi ginen hitz egiten.
Ordu bat egon ginen berari buruz hitz egiten, niri buruz ere hitz egin genuen nire bizitzaz ez zuelako ezer jakiten aspaldiko partez. Elkarrizketa oso ondo joan zen, bukatzerakoan esan zidan oso gustura egon zela eta zerbait gehiago nahi banuen lanerako. Eskertu eta gero ikusi ez nituen veste irakaslei agurtu nuen eta beraien galderei erantzun bebai.
Nire elkarrizketarekin gauza asko etorri zitzaizkidan burura. Egia da orain lehen baino buru gehiago daukadala eta irakasle baten moduan pentsatzen dudala. Orduan txikitan egiten nituen gauza askotan pentsatzen dut eta beraren klaseetan gertatzen zitzaizkion gauza berak dira, beraren ikasleak egiten zutenak eta egiten dituztenak. Orduan, pentsatu nuen nik ere orain gauza horiei aurre egin beharko nuela eta pazientzia asko behar izango nuela ere, nik bezalako ikasle asko banituen. Irakaslearen esperientziak, nik edukiko ditudanak bezalakoak izango dira eta beraren joera gertaera horiekin ondo etorriko zait jakiteko zer egin behar dudan.
Lan hau oso ondo etorri zait irakasle paper batean nire burua jartzeko. Eduki ahal ditudan arazoak nola konpontzeko lagundi dit. Gainera, irakasle izateko gogoak gehitu zaizkit beraren gogoetekin. Egia da, batzuetan zaila izan daitekeela eta profesioz aldatzeko gogoak eman ahal dituela baina beti bere saria dauka.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

