2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Ikasitakoa Gogoratuz

Orain dela lau hilabete hasi nintzen unibertsitatean, lehen hezkuntzako magisteritza ikasten. Denbora honetan gauza asko ikasi egin ditut, irakasgai guztietan. Hau dela eta, irakaskuntza funtzioan, irakasgai honetan, ikasitakoa, idazteko agindu ziguten. Egia esan, hau izan da, nire ustez, gehien balio izan digun irakasgaia. Azkenean praktikak eginez ikasi egin dugu eta hau, ikasterakoan garrantzi handikoa izaten da. Gure etorkizunerako balio asko daukaten gauzak ikasi ditugu eta balio gutxiago daukatenak ere, baina irakasle izaterakoan, seguru nago guztiak balio izango digutela.

Lehenengo ikasi egin genuena, blog bat egitera izan zen. Niretzako hau, mundu berri bat izan zen, nire lehenengo bloga. Honetan, hezkuntzarekin erlazionatuta zeunden sarrerak egin behar genituen astero eta gainera, askotan, klasean egindako lana azaldu behar genuen. Hau oso praktikoa zen, birpasatzen genuelako ikasitakoa. Blog bat egiten ez da izan irakasgai honetako zeregin zailenetakoa, ezta etorkizunerako balio gehien daukana, baina beste gauza asko ikasteko aukera eman digu, adibidez, informazioa nola eman. Honen ostean, klasean LOMCE-ri buruz eta Kurrikulunari buruz hitz egin genuen. Nire taldea, LOMCE azaltzea erabaki genuen, beste talde batzuek Kurrikuluna azaltzen zuten bitartean. Gure etorkizunerako oso garrantsitzua izan zen, lehen ez nekielako ezta Kurrikuluna zer zen. LOMCE-ri buruz informazioa bilatzean konturatu nintzen, gobernuak egin nahi duen hezkuntzaren erreformaz eta honen aurkako postura bat hartzen lagundu zidan. Gainera, irakasle izaterakoan, zer arau dauden ikasi nituen, ez bakarrik irakasleentzako, baizik ikasleentzako ere.

Klase honetan taldeetan banatu ginen lan asko egiteko. Oso garrantsitzua izan zen hau, irakasle izaterakoan, gure adiskideekin dauzkagun ezberdintasunak alde batera utzi behar ditugulako eta elkarrengan kooperatu. Metodologia honekin, errespetua lantzen dugu, guztiok aukera berdinetan gaudela gogoratzen. Hau guztia kontuan hartuta, tutoretzak egiten ere ikasi dugu. Nola komunikatu behar garen eskolarekin, ikaslearekin, edotaa gurasoekin ikasi dugu. Asko balioko du hau irakasle izatean, edozein momentutan tokatu ahal digulako.

Laburbilduz, irakasgai honetan ikasitakoa, komunikazioa da. Hau da, gehien balioko digun balorea. Komunikazioa ez du esan nahi ondo hitz egitea, besteak entzutea eta ulertzea baizik(enpatia). Irakasle on bat izateko, gai guzti hauek landu behar ditugu, irakasle onak ez dutelako bere irakasgaia ematen bakarrik, ikaslei entzutea eta beraiei laguntzea ere garrantzi handia dauka. Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, gue jarrera ez da gai bati buruz hitz egitea, ikaslei bizitzan beharko duten tresna egokiak irakastea baizik. Hau da irakasle on bat egingo gaituena, hau da irakasgai honetan ikasi duguna, irakasle on bat nola izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina