2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

IRAKASKUNTZA FUNTZIOAN IKASITAKOA






      Irakasgai honen bitartez, lauhilabete honetan zehar irakasle on baten funtzioa zein den ikasi egin dut, nola jardun behar duen ikasleen garapena egokia izateko, eta izan ahal daitezken arazoak nola konpontzen jakiteko.  Irakasle on bat dinamikoa izan behar da, ematen ari den gaiarekin erlazionatutako ariketak eta taldean ariketak proposatzen dituena, jarduera deberdinen bitartez ikasteko, guztien artean lan egiten ikasteko, eta besteen ideiak errespetatzen ikasteko.

    Irakasle baten funtzioa aztertzeko, lehengo gauza, Espainian gertatuko den lege aldaketa aztertzea izan zen, LOMCE, bai ikasleengan eta baita ere irakasleengan eragin handia izango duelako. Ikasleek jasango dituzten ondorioei  begira, erlijioa pisu handiagoa izango du notetan, diru-laguntza gutxiago emango dira, baina aldi berean klase segregatuak dituzten eskolei diru-laguntza handiago emango zaie. Bestalde, irakasleek lan egiteko orduak  ugariagoak izango dira eta soldatak txikiagoak izango dira. Beraz, aztertu izan ahal dut zein arazo sor daitezkeen hezkuntza-sisteman eta zeintzuk izan daitezkeen ondorioak.

    Honi jarraipena emateko, hezkidetzaren sustapenaren eta klase mistoen eta segregatuen arteko desberdintasunak aztertu genituen.  Nesken eta mutilen arteko desberdintasunak ikasketei begira, memorian, azkartasunean eta entzumenezko atalean desberdintasunak dituzte. Baina  klase segregatuetan ikastean,  egun ezarrita dauden genero rolak normalak  ikusten dituzte, ez dutelako arraro ikusten klasean sexu berdineko pertsonak bakarrik egotea. Mistoak diren klaseetan, aldiz, txikitatik harremanak izaten dituzte, azken batean, pertsona bakoitzak orokorrean garatuago eduki dezakeelako atal bat, nahiz eta beste sexukoa izan. Beraz elkarrekin egoteak ez dauka eraginik haien ikasketen garapenean.

    Ikasitako hurrengoa, irakaskuntzan sartuago zegoen, irakaslearen jarrera nolakoa izan behar zen, eta nola komunikatu behar zen ikaskleekin hauen garapena ez okertzeko. Pigmalion efektuaren ondoriak ikasi genituen. Irakasle bat aurreiritzi negatiboak jasotzen baditu ikasle batengandik eta erakusten badizkio, gero ikasle honen garapena oker daitezke, eta lortu dezakeena baino gutxiago lortuko du eragiten dion autoestima baxuagatik. Bestalde, ikaslearekin objektiboa bada edo nahiz eta hainabt gauza ez lortu positiboa izaten bada berarekin, ikasleak seguruenik esfortzatuko da eta positiboa izango da.

   Geroago klasean egindako ariketaren bitartez, talde bakoitzak gai batez hitz egin genuen. Ikasi nuen arazoak bai ikasketei, klasean dituzten harremanei edo pertsona berak izan dezakeen arazoari bideratua egon daitezkeela. Kasu hauetan irakasleak ahurren atzean egon behar da, eta kasu guzti hauetan gurasoekin tutoretza bat antolatu beharko zen bere seme-alabak duen arazoetaz hitz egiteko. Sor daitezkeen arazoak konpontzeko irakaslearen eta gurasoen inplikazioa beti ezinbesteko da.

    Amaitzeko sor daitezken arazoekin gurasoekin kontaktuan jarri behar dela segimendua emanez, tutoretza eta bilerei buruz hitz egin genuen eta "roll playing"-a egin genuen. Tutoretza hauek familia batekoak edo klaseko guraso guztietakoa izan daitezke. Ikasturtean izaten den lehenengoa guraso guztien bilera izan ohi da, kurtso hasieran egin ohi da eta jantokiaz, haien seme-alabak izango dituzten irakasleaz, ikasgaiaz... hitz egingo da. Bestalde, familia bakarreko tutoretzak antolatu ohi dira, hiruhilabete bakoitzaren amaieran ikaslearn notak eta garapenaz hitz egiteko, eta lehen aipatutako arazoren bat izatearen kasuan haiekin antolazen da, gertatzen zaionaz hitz egiteko eta konpontzeko ariketaren bat edo tratamenduren bat eskaintzeko.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina