2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Ikasitakoaren Laburpen Orokorra


   Lauhilabete hau amaitzear dago, eta honekin batera, begirada atzera botatzen kontuan eduki behar dugu ikasitako guztia. Egia da ikasgai guztien arloan asko ikasi dugula, baina nire ustez Irakase Funtzioan izan da gehien ikasi dugun irakasgaia. Hasieran pentsatzen nuen "Eta hau zertaako balio izango dit gero?"; ez nion haria hartzen irakasgaiari, kostatu zitzaidan, baina askenean lortu egin nuen. Bidalitako lan guztiak, gure irakasle etorkizunerako balioa izango digute. Lanak beti enfokatu izan behar ditugu irakaslearen ikuspegitik, zeren hori baita gure helburua hemendik urte batzuetara. Gainera teknologia berrien erabilera ikasgai hau egiteko gauzak asko erreztu dizkigu gauzak, eta gainera taldeka lan egitea oso aberatsa da; irakasleaz aparte elkarrengandik ere ikas daitekelako.

   Eman ditugun klase guztiak partizipagarriak eta dinamikoak izan dira, eta hori oso garrantzitsua da, azkenean eserita bazaude "txapa" entzuten, askotan arreta galtzen duzu eta ez dakizu zertaz doan. Era honetan adi egon behar eta prest galderaren bat erantzuteko edo lan egiteko. Gainera Blogaren gaia nire ustez oso ideia ona izan da. Lanak aurkezterakoan posibilitate handiak emaen dituelako; bideoak, audioak, web horriak.... lanetan "emateko" aukera emaen du. Eta ez hori bakarrik, hitz egindako gaiai buruz zure erreflezioa edo iritzia garrantzitsua da, zeren askenean gu gara irakaslea izango garenak. Horretaz aparte blogekin ere, jakinarazi diezakegu beste taldekideei guk pentsatzen duguna, baita alderantziz ere, eta horrek azkenean interakzionismoa eta elkarrengandik ikastea dakartza.

   Mapa kontzeptuala ikasitakoari buruz pixka bat azaltzeko, esan dezaket irakasle on bat izateko jarraitu behar ditugun pausoak aztertu egin ditugu hainbat lan eginez, pauso edo puntu garrantzitsu hauek errespetua izatea pertsona guztiengan, dinamikoa izatea, ideia berriak sartzea, dinamikoa, pazientea ... besteak beste. Gauza guzti hauek hainbat lanetan egiterakoan konturatzen zara. Baina ez hori bakarrik beste puntu garrantzitsu bat da arazoak ebazten jakitea, egunero daude arazoak eskola batean eta horiek ebazteko gaitasunik eza izatekotan akabo. Irakasle on batek elkarlana eta berdintasuna bilatu behar du bere ikasle guztientzako. 

  
 Irakasleak izateak ade onak eta alde txarrak dakar, nire ustez alde honak txarrak baino askoz gehiago izaten dira, baina guztiok dakigu gauza edo lan guztiak ondorioak edo alde txarrak dituztela. Lanbide honen alde txarrak gehienenbat arazoak dira; arazoaksortzen dira gurasoekin, ikasleekin, beste irakasleekin eta estatuarekin. Hainbat arazo mota zor daitezke baina bei berba egiteko, entzuteko eta konpontzek prest egon behar da. Metodologiarekin pixka bat sartzen, irakasle batek bere klaseak dinamikoak eta interakziozkoak egin behar ditu hori da punturik garrantzitsuena, eta horren barruan talde lanak bultzatu, klase praktikoak antolatu eta buruz ikastera ez behartu, arrazonamendua eta gure ideiak erabiliz ikasi.

   Hezkuntza sistemari buruzko gauza berri asko ikasi ditut eta nekien beste hainbat gauzetaz informazio gehiago lortu dut. LOE eta LOMCE-ri buruz jorratuako gaia interesgarria izan da, lehen oso gutxi nekien gai honi buruz eta honek zekarren aldaketak eta ondorioak. Egindako lanari esker nire jakituriak berritu eta aktualizatu egin ditut, eta esan nezakeen gai honi buruz elkarrizketa sakon bat izateko gai izango nintzela. 


    Amaitzeko eta irakasgaiaren laburpen orokorra egiteko esan dezaket irakasgai honetan oso gustora egon naizela, ondo pasatu dudala gainera eta gauza mordo ikasi ditut nire etorkizunera begira gainera gauza guztiak uste dut etorkizunean erabili ahal izango ditudala. Komunikazioa garatu dugu, berba egitea, entzuten jakitea eta ulertzen jakitea. Guk etorkizuneko irakasle moduan, gure eginbeharrekoa ez da ikasleak formatu eta gaia primeran jakitea, baizik eta hezitu pertsona bezala eta gerorako balio zaien baloreak irakatsi; hori lortzen badugu irakasle onak izango gara.


Kontzeptu Maparen irudia hobeto ikusteko HEMEN klikatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina