2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

Ikasitakoari buruz



Hau amaierara ailegatzen da eta lau hilabetearen hausnarketa egin beharra dago. Egia esanda lau hilabete hauek nahiko azkar pasatu zaizkit. Hasiera batean ez nekien oso ondo ikasgaia zertaz zioan  eta beldur pixka batekin hasi nintzen (baita ere euskara 3 urte erabili gabe egon naiz). Klaseak pasata ez nuen zentzurik ikusten ikasgaiari, lanak egin eta hurrengora pentsatzen nuen.

Klasea planteatzeko modua arraroa egiten zitzaidan eta gehiago azterketa final bat ez izatea. Teoria beste modu batean ematen zen, ez ziren klase magistralak, bakoitza bere pentsamenduarekin egin behar zuen klasea, hau da, hausnarketen eta “zure paranoien” bitartez, talde lanarekin edo teknologia berriak erabilita. Klaseak dinamikoagoak ziren eta bakoitza nahiko autonomia zeukan interesatzen zaizkion gaiez hitz egiteko (hezkuntzarekin erlazioa zeukatenak).

Blog-a egitean pauso txiki bat neukan aurreratuta blogspot erabiltzen nekielako. Honekin aurkitu dudan arazorik handiena aste guztietan idaztea izan zen, askotan ez nekielako zertaz hitz egin. Klasean pelikula bat ikusi dugu lauhilabetekoan zehar, “la educacion prohibida”. Honetan pelikulak azaltzen digu nola ikasleek ez duela soilik ikasi behar , pertsona izaten garatu behar dira ere eta bakoitza autonomoa izaten, hau da, bere pentsamendua izaten.

Klase nahiko praktikoak egin dira eta lan interesgarriak, adibidez irakasle ona. Lan honetan irakasle bat pentsatzen nuena baino gehiago da , hau da, irakasle bat ez duela klasea eman behar bakarrik. Geroago elkarrizketa egin genuen eta lanbide honetaz asko ikasi nuen. Nahiko interesgarria iruditu zitzaidan LOMCE-ren lana eta kurrikulumena ez nekielako ia ia ezer honi buruz. Honen ondorioz iritzi bat eduki nuen gaur egungo aldaketeei buruz. 
Talde lana sustatu da denbora osoan lanak taldeka eginez. Askotan zaila izan da guztiok ados jartzen baina asko ikasi dugu bata bestearekin. Hau oso garrantzitsua da etorkizun batean beste pertsona askorekin lan egin beharko dugulako.

Beraz, nahiz eta hasiera batean ez ikusi zentzurik ikasgai honi, buruari eman eta gero asko ikasi dudala konturatu naiz, pentsatzen nuena baino askoz gehiago. Gustora egin ditut lanak eta seguru nago etorkizun batean ikasi dudan guztia praktikan jarriko dudala. 

Irudian ikasi dudanaren kontzeptu mapa txertatzen dut eta hobeto ikusteko link honetan klikatu.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina