2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

LOMCEri argi berdea

   Aste honetan atera zen berri batez hitz egingo dut gaur. Berri hau LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa hezkuntza erreformari buruz da. Pasaden egunean (2013/11/21) senatuan onartu egin zen erreforma berri hau. PP-ak gehiengoa lortu zuen bozkaketan, 136 boto alderekin, 81 kontran eta UPN-ren  3 abstentzioarekin. Hau eta gero pertsona batzuk oihuka asi ziren "fuera, fuera" esanez, proiektuari kritika eginez.

   Honekin, PP-ren proiektua azaroaren 28an berriro kongresura bueltako da eta han onartu egingo da. Proiektu honetan 900 zuzenketa inguru egin dira talde politiko gustiekin. PP-ak 25 propioak hartu ditu eta hamarren bat beste taldeena.

   Honen inguruan PP-ak eta beste talde politikoek egin dituzten proposamenak hezkuntza hobetzeko asko dira baina kaleko jende gehiena LOMCEren kontran dago. Zergatik? Arrazoi eta itritzi asko daude.

  • Hezkuntzaren pribatizazioa: Pasatuko da hezkuntza eskubide bat izatetik, zerbitzu bat izatera. Hau da bakarrik derrigorrezko hezkuntza doahinik izango da. Bai batxillergoa, Teknikari graduak, haur hezkuntza eta unibertsitatea dohainik izango dela ez du ziurtatzen.
  • Hezkuntza lehiakorra: Ikastetxeei diru laguntzak emango zaizkie emaitzen arabera.
  • Hezkuntza azterketak gainditzeko: Ikasiko da errebalidak gainditzeko.
  • Eskola segregatua indatsuagoa: Hezkuntza segregatua ematen dituen eskolak diru laguntzei hautatu dezakete.
  • Erlijioa klaseetan: Notetan balioa edukiko du.
  • Klaseko ratioak handitzen dira, ordutegia handitzen da eta soldatak jaisten dira.

   Guzti hau ikusita eta krisiaren ondoren egindako murrizketekin, hurrengo hauteskundeak eta gero zer gertatuko da? LOMCE legea jarraituko du edo berriro altaketa egingo da? Horrela jarraitzekotan irakasleek gero eta ume gehiago edukiko ditugu kalseetan eta soldata gehiago murriztuko da?
Inork ez daki etorkizunean zer gertatuko den, jakiteko bakarrik itxaron beharko dugu baina gure eskubideak defendatzen.

   Informazio gehiago nahi izatekotan, blog honetan aurki dezakezue edo web orri honetan.



1 iruzkin:

  1. Interesa izan lezake zuk horren aurrean zer egin dezakezun pentsatzeak; legea hor dago eta zu hemen, maisurako ikasten. Zer egin behar duzu?
    CNTkoa nire ezagun batek idatzi ote duen pentsatzen nabil.

    ErantzunEzabatu