Aurreko egunean, zalantzazko berri bat ikusi nuen interneten. Honetan jartzen zuenez, D ereduko irakasleen %5 kondena agiritegia daukatela eta %25 batasunarekin erlazioa eduki dutela. Irakurri daitekeenez, adierazpen askatasuna arriskutsua da, ezker abertzaleen hezkuntza ereduarentzako. Gainera, esaten duenez, gure hezkuntzaren porrota Finlandiarekin alderatuta, datu hauetan datza. Sarrera honetan ez da hitz egingo datu hauek errealak edo ez diren, baizik eta zergatik duten axola irakasleen ideia politikoak klasea ematean.
Irakasle batek, klasean sartzen denean eta ikasleak bere aurrean dituenean, bere idei guztiak kanpoan geratu behar dira. Egia da, ez dela zeregin erraz bat, baina horrela izan behar lirateke. Ikasleak bere idei politikoak, beraien kabuz ezagutu behar dituzte, gehienez objetiboki hitz egin ahal zaie politikari buruz, bakoitzak bere bidea zein den jakiteko, hain korapilatsua den mundu honetan.
Esan beharra dago, hezkuntza ez dela bakarrik klasean ematen dena, baizik ingurugiroa edota etxean esaten dena, eragin handia dauka ume baten politikaren ideiarekin. Honegatik, laguntza beharko du bere ideiak zeintzuk diren aurkitzeko. Haurrak ezin dira hezitu txikitatik ideia politikoetan, politika bakoitzak bere idei finkoa edukitzeko balio du, ez besteak esaten dutena, horregatik lagundu behar zaie, gaur egun politikaren ideiak gero eta garrantzia gehiago hartzen ari direlako.
Lehen esan dudan bezala, irakasleek idei pertsonal guztiak alde batean utzi behar dituzte. Objetiboki irakatsi behar da, datuak emanez, ez bakoitzak daukan ideiekin. Ez du garrantziarik eduki behar ezkerrekoa, eskumakoa edo erdikoa zaren, klasea ematerakoan kultura, baloreak, irakasgaiak...daude lehenengo.
Laburbilduz, irakasle bat edozein idei politikoekin klasea emateagatik, ezin du zerikusirik eduki gure hezkuntzako porrotarekin. D eredukoak baliteke idei politiko batzuk edukitzea, baina A eredukoek seguruenik beste idei politiko batzuk eduki dituzte, honegatik ez da hezkuntza txarragoa edo hobeagoa izan behar, beti bedina baizik.
Hemen ikusi daiteke berri hau.
Gai konplexua da orain aipatzen duzuna, baina ez da diozun bezain erraz ebazten. Alderdi batetik, obektibotasunez irakasteko aukera bageneuka ere, klaseetarako dugun denbora objektiboak muga objektiboak ditu, muga horren barruan zein eduki landu eta zein ez, norberaren ideologiaren bitartez erabakitzen da sarri. Nafarroako euskarazko irakaskuntzaren kasuan, batez ere, oso zaila du irakaskuntza horrek ideologiatik libratzen. "Gu" esaten dutenean, nori buruz hitz egin behar dute? "Gu" euskarazko diskurtsuan "euskaldunak" gara ("eskualdunak" Nafarroako hainbat tokitan) eta hori, erdaraz ulertuta, UPNko ikuspegi batetik oso zaila da txertatzen. Are gehiago, euskaraz ez da sortzen (Sanzberro andrearen kasua kenduta) Nafarroa Euskal Herriaren parte bat ez den ikuspegirik. Orduan, edo erdaraz pentsatutakoaren itzulpen hutsera mugatu behar da euskarazko irakaskuntza, edo ikuspegi abertzale nagusi-nagusiaren esku egon behar du gaurko egunez; UPN-k, PSN-k eta PPN-k bestelako imaginariorik euskaraz sortzen ez badute. Antza, ez dute nahi; euskararen kontra joaterekin nahikoa dute.
ErantzunEzabatuEAEn bestelako egoera batean ari gara hizkuntza politikari dagokionez, euskaraz aritu daiteke (ez asko) abertzalea izan gabe ere. Baina irakaslearen ideologia politikoak berdin eragingo du; identitatean ez bada, ekonomiaren inguruko ikuskeran izango da.