Orain dela bi hilabete hasi nintzen unibertsitatean, lehen hezkuntzako magisteritza ikasten. Egia esanda, gauza asko ikasi eta ikusi ditut denbora honetan, baina gehien gustatu eta barneratu dudan ideia, hezkuntza ez duela eboluzionatu izan da. Hau da, antzinako sistema berberarekin jarraitzen dugula, zigorretan eta buruz ikasteko ideiarekin (ez ulertzeko ideiarekin) oinarrituta. Gure hezkuntza sistema gaur egun sailkatzen digu, adibidez, azterketen notekin eta ez du bakoitzaren potentzial desberdinak hobetzen usten. Betidanik eduki dut idei hau buruan, baina aurten izan da, noiz honekin bat zeunden irakasleak aurkitu ditudanean. Gainera esan daiteke, gure hezkuntza sitema, esklabuen garaitik datorrela, hauei irakasten zieten modukoa dela. Lehen esan dudan bezala, sistema hau aldatu behar da, hóri esan ziguten eta gogoratzen digute eguneroko klaseetan, baina oraaindik ez dakigu nola egin.
Orain dela hiru aste, nire antzinako irakasle batekin izan nuen elkarrizketa bat. Honi galdetu nion, nolakoa iruditzen zitzaion gaur egungo hezkuntza sistema, eta honen erantzuna izan zen, egia zela asko ezin zela ikasi, baina hezkuntza sistema ez dela lehen hezkuntzan edo bigarren hezkuntzan aldatu behar, baizik eta goitik hasi behar zela aldaketa hori. Hemen argudiaketa bat hasi ginen eta azkenean arrazoia zuela konturatu nintzen. Honen adibide bat zen, nola umeak ez bazuten inoiz azterketa bat egiten, unibertsitatera edota selektibitatera joatean, nola egingo zuten hemengo azterketak? Orduan, irakasleak esaterakoan gauzak aldatu behar direla, ez dugula inor sailkatu behar edota ikasleen arazoaz arduratu behar garela, nire galdera da, nola egin dezakegu hau, gure irakaskuntzan bakarrik ezagutu badugu antzinako metodo hori.
Oso ondo iruditzen zait idei progresista horiek, baina sistema bat dago eta batzuk bakarrik ezin dute sistema hori aldatu, irakasle guztion laguntza behar da. Unibertsitatean irakasle izango garenoi, método berdina irakasten badigute, nola ikasiko dugu hau aldatzen? Hezkuntza sistema aldatzearen beharra esaten diguten leku berdinean, jarraitzen dute antzinako metodoarekin, ez dut esan nahi método txarra denik, baina ez ditu nahi diren helburuak lortzen.
Gobernua kontrolatzen du klaseetan emandakoa eta ikasleak ulertu dezaketeena. Oso zaila da hauen aurka egitea, beraiek guztia eta guztioi kontrolatzea nahi dutelako, adibidez aste honetan gertatutakoa erasmus bekak kentzean, beharbada ez zutena nahi, gazteak kanpora joatea eta mundua beste modu batera ikusteko aukera zen. Honekin batera, esaten dut gure hezkuntza sistema apurtuta eta atzeratuta dagoela, batez ere atera den erreforma berriarekin, LOMCE deiturikoa.
Nire ustez, irakasleak izateko beste modu berri bat bilatu behar da, honekin ez dut esaten beste unibertsitate karrera bat egin behar denik, baizik irakaslea izaten zaren momentuan, klaseak emateko beste modu bat aurkitu behar dela, baina ez bakarrik batek, guztiak egin behar dugu hau. Posiblea da beste hezkuntza mota bat, denbora beharko da, baina lehen pausuak emanda daude. Gure karreratik asko ateratzen dira idei honekin eta askoz gehiago aterako dira. Egia da, goitik(unibertsitatetik) aldatzen hasi behar dela eta egunen baten horrela izango da. Argi dagoena, hezkuntza ezin duela ezta sailkatu, ezta lehiakortasuna sustatu da, ikasleak ikasi eta ulertu egin behar dute, balore ongarriak erabiltzen duten bitartean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina