Egungo familia gehienak haien umeak eskolarizatzen dituzte, eskola horretan oinarritzen den irakaskuntza sistemarekin konforme. Familia gehienak ados egoten dira dagoen irakaskuntza sistemarekin, ematen diren ezagutzekin eta baloreekin eta erabiltzen den metodologiarekin. Hala ere, badaude beste batzuk alde batera usten dutela haien seme-alabak hezteko aukera hori, eta haien etxeetan egiten dute.
Duela gutxi, beste irakasgai batean, metodo alternatibo honi buruzko dokumentala ikusi genuen. Irakaskuntza sistema hau "Homeschooling" deitzen da. Espainian hasi baino lehen, nahiz eta oraindik guztiz legalizatua ez egon, beste herrialdetan, Britaina Handian, Frantzian edo Finlandian bezala, estaerako, jadanik erabiltzen zen. Homechooling sistema hau etxean bertan ematen da, eta gurasoak dira ezagutza eta balore hauek ematen dituztenak.
Homeschooling sistemaren helburua, gehienbat, gurasoentzat egokiagoa den sistema bat erabiliz haien umeei ezagutza eta balore horiek ematea da. Honen bitartez, oinarrizko ikasgaiak emanez aparte, hizkuntzak, matematika , ingurumena bezala, eta azterketak eginez aparte, umeak gustukoago duen ekintza gehiago garatu ohi du, estaerako, musika gustuko badute, hainbat instrumentu jotzen ikasten dute, ondo ematen zaien hori aprobetzatzeko.
Batzuk pentsatzen dute metodo honen bitartez ume hauek etorkizunean harreman eta integrazio arazoak izango dituztela, eta elkarren artean lanean aritzeko, ez dutela jakingo nola egin, beti bakarrik ikasi egin dutelako. Bestalde pentsatzen da, gurasoak ez daudela gustiz prestaturik ,azken finean, irakasle bat jaso dituen ezagutzak ez dituelako, eta beraz umeek jaso behar dituzten baloreak eta ezaguzak ez dutela guztiz barneratuko.
Metodo hau defendatzen eta praktikatzen dutenek, aldiz, esaten dute ume hauek integrazio eta harreman arazoak ez edukitzeko, askotan eskolaz kanpoko ekintzak egitera apuntatzen direla. Ere bai, metodo hau erabiltzen dutenen artean noizbenka elkarren artean ezagutzeko geratzen dute, eta horrela gurasoak aprobetzatzen dute egiten dituzten ekintza desberdinak eta erabiltzen duten metodoak azaltzeko, eta dituzten hainbat zailtasun argitzeko.
Gaiari ez diozu heltzen etorikizuneko irakasle ikuspegiarekin, landu duzun gaia baino ez du ematen, zure etorkizunean eta zuregan eraginik izango ez balitz moduan (ez badut ulertu behar beldurra ematen dizula asko-asko zabaltzeak eta horregatik ikasle gabe geratzeak lana galeraziko lizukeela).
ErantzunEzabatuInteresgarria litzateke aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, horrek zure baitan zer eragin duen pentsatuko bazenu, zu irakasle hobea izatera bidean.