Bideo hau aukeratu dut egun oinarritzen garen hezkuntza hobetzeko aldatu beharreko punturen batzuk azaltzen direlako. Horrez aparte, hezkuntza historian zehar eta irakaskuntza oker baten arazoak puntuz-puntu azaltzen dira.
Egungo irakaskuntza metodologia ez da pentsatzen zen bezain eragingarria. Metodo oker honen gako bat umeak klasean banatzea izan daiteke. Ikasleak haien urteren arabera taldeetan banatuta daude, eta ez bakoitzak irakasgai batzuetan izan daitekeen trebetasunaren arabera. Beste gako bat klasean taldeetan gutxi lantzea da. Metodo hau erabiliko balitz, ikasleak besteekin elkar lan egiten ikasiko lukete, geihago erlazionatuko lirateke eta ideia berriak ezagutuko lituzkete.
Diozuena baino konplexuagoa da gaia; baina abiapuntu interesgarria izan liteke horixe.
ErantzunEzabatu